Mundua -

Israel - Palestina

Israelgo Poliziak bi palestinar hil ditu tiroz

Iturri israeldarren arabera, hildakoek labanaz eraso egin diete Israelgo militarrei bi kontrol gunetan.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo segurtasun indarrek bi palestinar hil dituzte azken orduotan Zisjordanian eta Jerusalenen, bertako Poliziak jakinarazi duenez.

Luba Samri Poliziaren bozeramailearen arabera, palestinar batek labanaz eraso egin dio militar bati Hebrongo (Zisjordania) kontrol gunean eta, ondoren, tiroz hil dute palestinarra. Antza denez, erasotzaileak bularraldean eta buruan sartu dio labana militarrari eta ospitalera eraman dute.

Ordu batzuk lehenago, Israelgo Poliziak 16 urteko palestinar bat hil du tiroz, polizia iturriek berri eman dutenez.

Gertaera gauerdian gertatu da Jerusalen ekialdeko A-Zayyim kontrol gunean.

Iturri israeldarrek azaldu dutenez, gaztea militar bati labanaz eraso egiten saiatu da.

Luba Samri Israelgo Poliziaren bozeramailearen esanetan, mugako indar paramilitarrek "ohartarazpen tiroak" egin dituzte. Ondoren, Samriren arabera, tiro "zehatzak" egin dituzte abisuei jaramonik egin ez dien "susmagarria neutralizatzeko".

Gertaeraren tokira bertaratutako osasun langileak gazte palestinarra suspertzen ahalegindu badira ere, gazte palestinarra tokian bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea