Mundua -

Afganistán

Estatu Islamikoak bere gain hartu du 34 hildako utzi dituen atentatua

Gainera, gutxienez pertsona bat hil da Jalalabad herrian jazotako bigarren atentatu batean.

Gutxienez 34 lagun hil dira Afganistan izandako atentatu batean. Argazkia: EiTB
Gutxienez 34 lagun hil dira Afganistan izandako atentatu batean. Argazkia: EiTB
Gutxienez 36 hildako eta 110 zauritu Afganistanen izandako atentatuan

0:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Afganistanen 34 hildako eta ehun zauritu inguru eragin dituen atentatua. Gaurkoa, erakunde horrek Afganistanen egiten duen gisa horretako lehendabiziko erasoa da.

Estatu Islamikoak mezu bat bidali du Pajhwok albiste agentziara atentatuaren egiletza aitortuz.

Goizeko lehen orduan jazo da erasoa Kabulgo Bankuak Jalalabad hirian duen egoitzaren atarian. Une horretan, ehunka lagun bertara joanak ziren beren soldatak kobratzeko, Gobernuko hainbat kargudun tartean.

Gaurko erasoaz gain, Estatu islamikoak beste hainbat "hilketa eta bahiketa" aldarrikatu ditu azken hilabeteetan Afganistanen. Ashraf Gani Afganistango presidenteak adierazi duenez, eraso horiek "gerra mota berri baten zantzuak" dira eta "mehatxu larria" dira herrialdearentzat. "Gerra horren kontrako borroka egitea gure obligazioa da", gaineratu du.

Bestalde, gutxienez pertsona bat hil da Jalalabad herrian (Afganistan) jazotako bigarren atentatu batean. Atzerri Gaietarako Ministerioak baieztatu du segurtasun indarrek beste bi lehergai desaktibatu dituztela hiri horretan bertan, Tolo News telebista kateak berri eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Atentatuak bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Afganistan gaur