Mundua -

OME-ren balantzea

Ebolak 20.000 pertsonengan eragina izan dezakeela uste du OMEk

Dagoeneko 1.552 hildako utzi ditu gaixotasunak Mendebaldeko Afrikan. Sierra Leonan izan du eragin handiena ebolak, guztira 935 kasu izan baitira eta 380 hildako.

ebola agerraldiak 20.000 pertsonengan eragina izan dezake. Artxiboko irudia
Ebola agerraldiak 20.000 pertsonengan eragina izan dezake
Ebola brotea kontrolpean hartzeko 9 hilabete beharko dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendebaldeko Afrikako lau herrialdeetan izan den ebola agerraldiak 20.000 pertsonengan eragina izan dezakeela ohartarazi du ostegun honetan Osasunaren Mundu Erakundeak, datozen hilabeteetarako prestatu duten "bidai orria"-aren arabera.

Ginean, Liberian, Sierra Leonan eta Nigerian dagoeneko 1.552 hildako utzi dituen gaixotasunari aurre egiteko plan estrategiko bat idatzi dute.

Sierra Leonan izan du ebolak eragin handiena, 935 kasurekin eta 380 hildakorekin. Atzetik Ginea dago, 482 kasu eta 287 hildakorekin. Liberiak jarraitzen dio zerrenda honi, 225 hildako izan baitira bertan eta, amaitzeko, Nigerian, 13 kasu eta bost hildako izan dira. Datu hauek asteartean eguneratu ziren.

OMEren planaren arabera gaixotasunak eragin gehien duen zonaldeetan baliteke gaixoen kopurua bi eta lau aldiz areagotzea. Hortaz, egoera larri honen aurrean 20.000 pertsona baino gehiagorengan izan dezake eragina ebolak.

Erakundeak iraila amaierarako plan zabalago bat aurkeztuko du eta osasun neurriez gain, ondorengo arazoak ere jorratuko ditu: elikagaien segurtasuna, babesa, ura, osasuna, garbitasuna, lehen eta bigarren mailako osasun arreta eta hezkuntza.

Bestalde, OMEk gogorarazi du Kongoko ebola kasuak independenteak direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioarteko albisteak Gaixotasunak albisteak Ebola albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak MOE gaur