Mundua -

Ebola

Ebola gaitzaz kutsatutako lehen britainiarra aberriratu du Londresek

Gaixoa Sierra Leonan bizi zen osasun langile bat da.

 

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebola birusaz kutsatutako lehen britainiarra aberriratu du Erresuma Batuak, bertako Osasun Ministerioak baieztatu duenez.

Aberriratu duten gaixoa Sierra Leonan bizi zen osasun langile bat da. Sierra Leonatik Erresuma Baturako bidaia Britainia Handiko Aire Armadaren hegazkin medikalizatu batean egin du.

Erresuma Batura iritsitakoan, Londres iparraldeko Royal Free ospitalera eraman dute, eta bertan birusa gainditzeko tratamendua jarriko diote.

"Gaixoa ez dago larri eta ongi hornitutako hegazkin batean egin du Sierra Leona eta Erresuma Batua arteko bidea", Osasun Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez.

Gobernuak helarazitako datuen arabera, gaixoa Sierra Leonan bizi zen, ebola birusa gehien zabaldu den herrialdeetako batean.

Dena den, Erresuma Batuarentzat arriskua, oro har, "oso txikia da", Osasun agintarien arabera.

Martxoan epidemia hasi zenetik ebola birusak 1.427 pertsona hil ditu, Munduko Osasun Erakundearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola gaitza Ingalaterra