Mundua -
Gatazka Gazan
Hamasi garaipen politikorik ez diola aitortuko ohartarazi du Israelek
Palestinarrek eta israeldarrek bihar ekingo diote berriz ere su etena egonkortzeko negoziaketari. Modu horretan, Gazako gatazkari emaitza globala eman diezaiokete.
Erredakzioa
Israelgo lehen ministroak, Benjamin Netanyahuk, ohartarazi du bere herrialdeak su eten iraunkor bat onartzeko "Israelen segurtasun interes guztiak" bete beharko direla.
Igandeetako ohiko ministro bileraren ostean egin ditu adierazpenak lehen ministroak, eta azaldu du ez duela utziko Hamasek alor diplomatikoan garaipena lortu dezan. "Kairoko delegazioa Israelgo segurtasun interesak defendatzeko aginduarekin ari da lanean".
"Su etena onartzeko prest izango ginateke, baina soilik segurtasun beharrak betetzen badira”, adierazi zuen.
“Hamasek uste badu porrot militarra garaipen politiko batekin estali dezakeela erratuta dago", gaineratu du. "Erratu egin da pentsatzerakoan suziriekin menderatu gaitzakeela".
Aurreiritzi onak negoziaketei begira
Palestinarrek eta israeldarrek bihar ekingo diote berriz ere su etena egonkortzeko negoziaketari. Modu horretan, Gazako gatazkari emaitza globala eman diezaioketela azaldu dute palestinar iturriek.
Aipatutako iturri horien arabera, su etena luzatzeko edota gatazkari behin betiko bukaera emateko aurreiritziak baikorrak dira, asteburuan zehar errespetatu egin baita bost eguneko azken su etena.
Su eten egonkorra lortzeko xedearekin joango da datozen orduetan Kairora Azam al Ahmad Al Fatah mugimenduko buruzagia. "Batzarrak goizez hasiko dira, eta daukagun sentsazioa baikorra da. Emaitz onak izan daitezke astelehenetik aurrera", azaldu dute iturri palestinarrek.