Mundua -

Gaza

Hiru palestinar hil dira bart, Israelen azken erasoetan

Rafah eta Jan Yunes eskualdeei erasotu die bart Israelek. Gutxienez 20 lehergai jaurti dituela baieztatu du Israelgo Armadak berak.

Hiru palestinar hil dira bart, Israelen azken erasoetan. Argazkia: Efe
Hiru palestinar hil dira bart, Israelen azken erasoetan.
Israel eta Palestinaren arteko negoziazioak etenda daude

1:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru palestinar hil dira, bi adin txikikoak, Israelek, gaur goizaldean, Gazan egin duen erasoaldian, bertako osasun arduradunek jakitera eman dutenez.

Rafah eta Jan Yunes eskualdeei eraso die bart Israelek. Gutxienez 20 lehergai jaurti dituela baieztatu du Israelgo Armadak berak.

San Yunesen, adin txikiko bi mutiko hil dira, 13 eta 14 urtekoak. Dagoeneko, uztailaren 8an Israelek Gazaren kontrako ofentsiba hasi zuenetik, 1.917 palestinar hil dira. Zaurituak, berriz, ia 10.000 dira, Ashraf al Qedra Osasun Ministerioko eledunak emandako datuen arabera.

Erasoaldiari erantzunez, Palestinako miliziek sei misil jaurti dituzte goizaldean Israelgo lurretara.

Negoziaketak Egipton

Israelgo ordezkaritzak ostiralean utzi zituen negoziaketak, su etena bukatu baino lehenago, eta oraindik ez da itzuli.

Kairon, Al Fatah mugimenduko Azam al Ahmed buruzagiak ordezkatzen du palestinar fakzioen ordezkaritza, eta argitu du Egiptotik alde egingo duela israeldarrak itzuli ezean: “Baieztatzen bada israeldarrak ez direla igande honetan itzultzen, Palestinara joango gara gaur gauean, Mahmud Abas presidentearekin hitz egiteko”.

Negoziaketa mahaira itzultzeko eskatu dio palestinar buruzagiak Israeli. Palestinarrek mahai gainean jarritako dokumentuan, presoak askatu, portu bat eraiki eta Gazako Zerrendan aireportu bat izateko eskubidea aldarrikatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea