Gizartea -

2023ko Aratusteak

Bilbok 80ko hamarkadari eskainiko dizkio inauteriak

Bizkaiko hiriburuko inauterietako aurtengo aldaketa nagusiak mozorro-lehiaketa bitan banatzea eta txikigunea Zabalguneko plazatik Plaza Barrira eramatea dira.

Bilboko Aratusteen egitaraua aurkeztu dute gaur. Irudia: Bilboko Konpartsak
Bilboko Aratusteen egitaraua aurkeztu dute gaur. Irudia: Bilboko Konpartsak
Bilboko Aratusteen egitaraua aurkeztu dute gaur. Irudia: Bilboko Konpartsak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok joan den mendeko 80ko hamarkadari eskainiko dio inauterien aurtengo edizioa, Bilboko jaien batzorde mistoak gaur iragarri duenez.

Bizkaiko hiriburuko aratusteetako aurtengo aldaketa nagusiak mozorro-lehiaketa bitan banatzea (banakakoa larunbat eguerdian eta taldekakoa arratsaldean) eta txikigunea Zabalguneko plazatik Plaza Barrira eramatea dira.

Gainera, Farolin eta Zaranbolas pertsonaien rola indartuko da, edizio honetan Ylenia Baglietok eta Lander Otaolak antzeztuko dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Inauteriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak