Gizartea -

''BAI BAKARRIK DA BAI'' LEGEA

Irene Montero: "Erreforma penalak ez du zigorrak murriztea eragotziko"

Gobernukideen artean akordioa lortzea espero duen arren, desadostasun handiak dituztela onartu du. Bestalde, atzo Maria Jesus Montero ministro sozialistak adierazi zuen bat datozela emakumeen onespena erdigunean mantentzearekin eta zigorrak ez arintzearekin.

Irene Montero Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Irene Montero Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Irene Montero Espainiako Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Montero Espainiako Berdintasun ministroaren iritziz, ezein erreforma penalek ez du zigorrak murriztea eragotziko. Dena dela, onartu du "erantzun bateratua" eman behar dela eta beharrezkoa den guztia egin, beti ere, erasoaren definizioa aldatu gabe".

Gobernuko kideen artean "desadostasun handia" dagoela aitortu du "bai bakarrik da bai" legearen erreformaren inguruan, baina lanean ari direla eta akordio bat lortzea espero duela azpimarratu du.

"Ez dut inolako mugarik jartzen, akordioa lortu nahi dut. Nire taldea eta ni eta alderdi sozialista behar diren ordu guztietan ari gara lanean", esan du Monterok Radio Nacionalen egindako elkarrizketa batean.

PSOEk Unidas Podemosen babesik gabe "bai bakarrik da bai" aldatzeko aukeraz galdetuta, posible dela uste arren azpimarratu du ez duela itzuli nahi legearen aurreko egoerara.

"Ezin gara besoak gurutzatuta gelditu onespena legearen erdigunean dagoela zalantzan jartzen denean. Zigorrak igo daitezke, baina horrek ez ditu definizioak edo azpiatalak aldatu behar indarkeria egon ala ez", gaineratu du.

Azken orduetan, Maria Jesus Montero ministro sozialistak adierazi du bi alderdiak bat datozela emakumeen onespena erdigunean mantentzearekin eta zigorrak ez arintzearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Tratu txarrak gaur Delituak azken ordukoa Espainiako Gobernua Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Podemos Matxismoa gaur Sexu erasoak gaur