Gizartea -

Homofobia

Joan den asteburuan Barakaldon izandako eraso homofobo bat salatu dute

Udalak dagoeneko erasoa gaitzetsi du. Gainera, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Udalak asteburuan izandako eraso homofobo bat gaitzetsi du, baina ez du horren xehetasunik eman, eta elkarretaratze bat deitu du ostegunerako, indarkeria ekintza hori gaitzesteko.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, Udalak Erasoen aurkako Mahaia deitu du gaur goizean. Mahai hori elkarte feministek, LGTBIQ+ kolektiboak, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, Berdintasun teknikariak eta alderdi politikoek osatzen dute.

Gertaera horiei erantzun publikoa emateko protokoloak ezartzen duen bezala, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Emakumearen arloko baliabideak eskaini dizkio biktimari.

Udalak Herriko Plazako elkarretaratzera joateko deia egin die herritarrei, "Barakaldo hiri inklusiboa eta tolerantea dela erakusteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Salaketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak LGTBI