Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Biurrunek pultsera telematikoen "eraginkortasuna" azpimarratu du emakumeen hilketak eragozteko

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidenteak adierazi duenez, EAEko genero-indarkeriaren epaitegietan "ez dago kolapsorik".

Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea. Argazkia: EITB Media
Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea. Argazkia: EITB Media
Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero-indarkeria kasuetan pultsera telematikoak erabiltzearen "eraginkortasuna" azpimarratu du Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidenteak, eta "legearen araberako neurria" dela uste du, ez dituelako gizonaren beste funtsezko eskubideak urratzen.  

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Biurrunek adierazi duenez, datu zehatzik ezagutzen ez baditu ere, EAEko genero-indarkeriaren epaitegietan "ez dago kolapsorik". "Beste gauza bat da lan-karga oso handiko epaitegiak direla", gaineratu du.  

"Baliabide pertsonaletan eta materialetan hobetzen den guztia gaien konponbidearen eta biktimei eskainitako arretaren onerako izango da beti", aitortu du.

Gainera, genero-indarkeria erasotzaileentzako pultsera telematikoen "eraginkortasuna" azpimarratu du, datuen arabera, "kontrolatuta egon den erasotzaile batek ere ez du emakumerik hil". "Pultseraren ondorioz, gizonezkoa kontrolpean dago, baina ez dio bere beste oinarrizko eskubideen gauzatzea galarazten. Legearen araberako neurria dela uste dut", esan du.

Erasotzaileen aurrekari penalak jakinarazteari buruz, Biurrunek ohartarazi duenez, "eskubideen arteko talka izango litzateke: erasotzailearen intimitaterako eskubidearen eta emakumearen integritate fisikorako eskubidearen artekoa".  

"Emakume batek indarkeria pairatzen duenean eta erasotzaileak aurrekariak dituenean, beharbada emakumeari jakinarazi beharko diote hori, beste modu batean hartuko ez lituzkeen erabakiak har ditzan. Arrisku-egoera dagoenean, ez dut desegoki ikusten, integritate fisikorako eskubidea lehenetsiko genukeelako. Hori bai, ezingo genuke aurrekariak jakinarazi, horretarako arrazoirik ez balego", argudiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusia