Gizartea -

material piroteknikoa

Guardia Zibilak legez kanpoko 170.000 piroteknia-artifizio atzeman ditu Gabonetan Euskadin

Guztira 147 lokal ikuskatu eta 25 salaketa jarri dituzte baimenik gabe artifizio piroteknikoak biltegiratu eta saltzeagatik. Merkatariek 30.000 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte.

Guardia Zibilak legez kanpoko material pirotekniko andana atzeman du Gabonetan. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak legez kanpoko material pirotekniko andana atzeman du Gabonetan. Argazkia: EFE
Guardia Zibilak legez kanpoko material pirotekniko andana atzeman du Gabonetan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko agenteek legez kanpoko 170.000 suziri atzeman dituzte Gabonetan Euskadin. Era berean, horien salmentan diharduten 147 denda ikuskatu dituzte, material piroteknikoa edukitzeko eta saltzeko indarrean dagoen legeria betetzen dutela egiaztatzeko. Zentzu horretan, 25 salaketa jarri dira produktuok baimenik gabe biltegiratzeagatik eta saltzeagatik, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Guardia Zibilak sarritan egiten ditu ikuskapenak piroteknia-produktuak txikizkako merkaturatzen dituzten saltokietan. Kontrol horiek, ordea, areagotu egiten dira Gabon garaian, horien kontsumoa nabarmen hazten delako. Horrela, erabiltzaileei erositako materialek araudi erregulatzailea betetzen dutela eta euren zein gainontzeko herritarren osasunerako ez direla arriskutsuak bermatu nahi zaie.

Ikuskapen horietan egin dituzten salaketa-proposamenen artean daude F1 kategoriako (arrisku oso txikia dutenak) artifizio piroteknikoak saltzea, dagokion Armen eta Lehergailuen Interbentzioari jakinarazi gabe; salmentarako baimenik ez izatea; eta hainbat produktutan "CE" markarik ez egotea. Gauzak horrela, saltokien jabeek 30.000 eurorainoko isunak ordaindu beharko dituzte. 

Guardia Zibilak material piroteknikoa erosterako garaian "CE" marka duela egiaztatzea, leku egokietan erostea eta horiek erabiltzerako orduan beharrezkoak diren neurriak hartzea gomendatzen du kalte oro ekiditeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Delituak argazkiak Salaketak Gabonak Gaurko azken ordukoa Prentsa digitalaren azken orduko Gizartea