Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Hazparneko ikasle batek asteburuan Baionan jasandako bortxaketa salatu du

Salaketaren arabera, bortxaketa asteburuan gertatu zen Lapurdiko hiriburuan eta orain Polizia gertatutako ikertzen ari da. Salaketa jarri duen neska, adinez nagusia, Hazparneko Lizeoko ikaslea da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazparneko ikasle batek asteburuan Baionan jasandako bortxaketa salatu du Poliziaren aurrean. Baionako Fiskaltzak EITB Mediari baieztatu dionez, salaketaren arabera erasoa asteburuan gertatu zen Lapurdiko hiirburuan eta, orain, Polizia, Fiskaltzak hala eskatuta, gertautako ikertzen ari da.

Salaketa jarri duen neska, adinez nagusia, Hazparneko Lizeoko ikaslea da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Iparraldea berriak Baiona Gizartea albisteak Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Eraso sexualak gaur