Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Arreta erasotzaileengan jartzearen alde agertu da Erkoreka, baldin eta babes legalarekin egiten bada

Segurtasun sailburuak Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroaren iragarpenari buruz esan du printzipioz planteamendua zuzena dela, biktimak zaintzeko eginahalak egin ostean, erasotzaileengan arreta jartzeko ordua delako.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak astelehenean iragarri zuen datozen asteetan indarkeria matxistari aurre egiteko sistema berri bat estreinatuko duela, zeinaren bidez erasotzaileei jarraipen berezia egingo dieten, neurri ezberdinak tarteko.

Ildo horretan, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak gogora ekarri zuen iaz bikotekidea hil zuten gizonetako asko VioGen deituriko sisteman zeudela, aurretik izandako bikote harremanengatik.

Berrikuntza horri buruz galdetuta, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du printzipioz planteamendua zuzena dela, biktimak zaintzeko eginahalak egin ostean, erasotzaileengan arreta jartzeko ordua delako.

"Planteamendu horren atzean bada ondo ikusten dugun ideia orokor bat, alegia, erasotzaileak arretagune bihurtzea. Dena den, horretarako, babes juridikoa behar dugu, interesak eta eskubideak baitaude jokoan. Hori dela eta, orekaz eta babes legalarekin jardun behar dugu, ez du balio borondate hutsez aritzeak", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa