Gizartea -

KRISIA OSAKIDETZAN

Agustin Agirre izango da Donostialdeko ESIko jarduneko zuzendari kudeatzailea

Osakidetzak Itziar Perez kargutik kendu ostean, orain arte Bidasoako zuzendari gerentea zena izango da Donostialdeko ESIko jarduneko kudeatzailea.

Agustin Agirre. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Agustin Agirre. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Agustin Agirre. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

1:10

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak aurreko astean Itziar Perez Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari kudeatzailea eta Idoia Gurrutxaga zuzendari medikoa kargutik kendu ostean, EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Agustin Agirre izendatu du behin-behinean zuzendari kudeatzailea izateko.

Izan ere, kargugabetzeen eta dimisioen ostean, pertsona bakarra geratu da Donostialdeko ESIaren zuzendaritzan.

Orain arte Bidasoako zuzendari gerentea izan denak posta elektroniko bat bidali die bertako langileei esanez onartu egin duela Donostialdeko ESIko jarduneko gerentea izatea.

Agirrek hilabete gutxi zeramatzan Bidasoako ESIko buruzagitzan, bere aurrekoak, Jose Manuel Ladron de Guevarak, maiatzean dimisioa eman baitzuen ebakuntza geletako obren gatazka dela eta.

Bestalde, gaur bertan jakin da Donostialdeko ESIko 28 zerbitzuburuk oharra kaleratu dutela Gotzone Sagardui Osasun sailburuari eskatuz Osakidetzaren zuzendaritza kargugabetzea, "burugabekeria honen konplize izatea nahi ez badu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasunari buruzko albisteak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Donostiako informazioa Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Donostia Ospitalea Lan gatazkak