Gizartea -

Euskararen nazioarteko eguna

Euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute Kontseiluak eta ehunka profesionalek

"Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz garatzea".

Kontseiluak euskararen aldeko adierazpena aurkeztu du. Argazkia: Kontseilua
Kontseiluak euskararen aldeko adierazpena aurkeztu du. Argazkia: Kontseilua
Kontseiluak euskararen aldeko adierazpena aurkeztu du. Argazkia: Kontseilua

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontseiluak eta hezkuntza, kultura eta euskara arloko 211 sortzaile eta profesionalek EAEko hezkuntza lege berrian euskara irakas-hizkuntza izatea eskatu dute gaur aurkeztu duten adierazpen batean.

Gainera, Gobernua eta alderdiak negoziatzen ari diren hezkuntza lege berri horretan "Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma" nahi dute, eta hezkuntza ez-arautua "osorik euskaraz garatzea".

Eskola eta ikastoletako irakasleek, hezkuntza adituek, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek, idazleek, aktoreek, musikariek, bertsolariek, hizkuntzalariek eta bestelako teknikariek sinatutako adierazpenak, era berean, azpimarratzen du "hizkuntza propioa" dela euskara, eta horregatik, "herritarren euskaraz jakiteko eskubidea" dutela.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira zabaldutako adierazpenaren sinatzaileen arabera, "hezkuntza sistemaren ardura da ikasle guztiek jakitea euskaraz derrigorrezko irakaskuntza amaitutakoan, bizi diren tokian bizi direla, hezkuntza-sistemaren ardura ere bada ikasle guztiek euskara-maila egokia erdiestea derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan, edozein izanik ere bizitokia, egoera sozioekonomikoa, jatorria, ingurune soziolinguistikoa…".

"Ikasleen eskubideak bermatzeko betebeharra dute botere publikoek, eta horrek esan nahi du araudiak argi eta zehatz jaso behar duela ikasle guztiei euskararen ezagutza bermatzeko zein bide eskainiko zaien", gaineratu dute.

Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Iñaki Goirizelaia EHUren errektore ohia, Miren Agur Meabe eta Yolanda Arrieta idazleak; Mikel Urdangarin, Olatz Salvador eta Iñigo Etxezarreta musikariak; Aitziber Garmendia aktorea, Antton Telleria monologista; eta Alaia Martin eta Aitor Mendiluze bertsolariak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Hezkuntza legea berriak Euskararen eguna Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Kontseilua albisteak gaur