Gizartea -

Lehergailuak

Lehergailuak zituzten sei gutun azal atzeman dituzte azken astean, azaroaren 24tik

Lehenengoa Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari bidali zioten, aurreko ostegunean. Azken orduetan, beste bost igorri dituzte.

Instalaza Zaragozako enpresak gutun azaletako bat jaso du. Argazkia: EFE.
Instalaza Zaragozako enpresak gutun azaletako bat jaso du. Argazkia: EFE.
Instalaza Zaragozako enpresak gutun azaletako bat jaso du. Argazkia: EFE.

1:47

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehergailuak zituzten sei gutun azal bidali dituzte azken astean espainiar Estatutako sei helbideetara, lehenengoa Moncloara, alegia, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Ukrainak Espainian duen Enbaxada, Instalaza Zaragozako armamentu enpresa, Torrejon de Ardozeko aire basea, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroa eta Ameriketako Estatu Batuek Espainian duten Enbaxada izan dira gainerako jasotzaileak.

Ikerketaren lehen datuen arabera, bidalketak Espainiatik egin ziren, eta barruan "etxean egindako" lehergailu bat dute, "bat-bateko sugarra" eragiten duena, eta ez eztanda bat.

Hala baieztatu du Rafael Perez Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu idazkariak prentsaurreko batean, eta behin baino gehiagotan errepikatu du ikerketa atariko fasean dagoela, eta, beraz, zuhurtziaz jokatu behar dela egiletza aipatzen denean edo antzeko pakete gehiago egon badaitezke. Rafael Perezen arabera, gutun-azal marroiak dira, hainbat osagai berdin dituztenak, besteak beste, kaligrafia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ukraina azken orduko Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Atentatuak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Madril gaur