Gizartea -

Zientzia

"Su" eta "Gar": Euskarazko izena duten planeta eta izarra, gero eta gertuago

EHUko zientzialari talde batek Gliese 486 b exoplanetaren eta horren izarraren izenak euskaratzea proposatu dute. Su eta Gar izenak aurkeztu dituzte euskaraz duten esanahiengatik.

Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

01:23

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia Planetario taldeak euskarazko bi izen proposatu ditu iaz aurkitutako exoplaneta batentzat eta horren izarrarentzat. Hain zuzen ere, planetarentzat Su izena proposatu dute, eta izarrarentzat, Gar. Horiek aukeratu dituzte euskaraz duten esanahiengatik eta elkarrekin osatzen duten adierazpenagatik. Gainera, planetaren tenperatura altuak ere eragina izan du izenak aukeratzerakoan.

Unibertsitateak 2022ko Nazioarteko Astronomia Elkartearen deialdira eramango du proposamen hori.

Gliese 486 b exoplaneta orain arte gehien ikertu dena da. Lurretik 26 argi-urtera "baino" ez dago eta horren masa Lurrarena baino hiru aldiz handiagoa da. Gainera, lurzoruko tenperatua 3.000 ºC-ra irits daiteke. Izan ere, egiten duen biraketagatik, planetaren tenperatura 430 gradura jaistea eragiten du.

Gliese 486 exoplaneta

Tamaina antzekoa duten beste exoplaneta batzuekin alderatuta, atmosfera bat eta barne egitura egokitzeko aproposa izan daiteke, baina tenperatura altu horiek bizigarritasuna ezinekoa egiten du.

Naiara Barrado, exoplaneta bati 'Su' izena emateko proposamenaz: ''Haren ezaugarriengatik proposatu dugu''
Naiara Barrado, exoplaneta bati 'Su' izena emateko proposamenaz: ''Haren ezaugarriengatik proposatu dugu''
Naiara Barrado, exoplaneta bati 'Su' izena emateko proposamenaz: ''Haren ezaugarriengatik proposatu dugu''

11:17
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara EHU Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zientzia berriak Zientziaren hedapena Astronomia albisteak