Gizartea -

Zirkulazio-istripua

A-8ko egoera normaltasunera itzuli da Barakaldo parean izandako istripuaren ostean

Auto ilarak sortu dira irungo noranzkoan. Istripuaren ondorioz bi errei itxita egon dira, baina istripuan ez da zauriturik izan.

Istripuaren gunea. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.
Istripuaren gunea
Istripuaren gunea. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi errei itxita egon dira gaur goizean A-8ko 121. kilometroan, Barakaldo parean, zirkulazio istripu baten ondorioz. Gainera, auto ilarak sortu dira Irungo noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak Twitter bidez jakinarazi duenez.

Istripuan ez da inor zauritu, iturri berdinen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Barakaldo Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Donostian Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea AP8