Gizartea -

Trafikoa

Luiziagatik Elgoibarren itxi duten AP-8 autobideko bi erreietako bat ireki dute

Elgoibarren izandako luiziaren ondorioz, lau autok eta kamioi batek istripua izan dute, eta bi pertsona zauritu dira. AP-8an, Irunen, kamioi batek guraizearena egin du eta auto ilarak sortu dira, baina eguerdirako trafikoa normaltasunera itzuli da.

0:31

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goiz korapilatsuaren ondotik konpondu dira arazoak AP-8 autobidean. Elgoibar parean luizia izan da, eta lau ibilgailuk eta kamioi batek istripua izan dute. Ezbeharrean, bi pertsona zauritu dira.

Lau autoren eta kamioi baten arteko istripua 08:00ak aldera gertatu da, eta, ondorioz, hainbat minutuz errepidea itxi dute Irunera bidean. Auto ilarak, AP-8an barrena, Ermuaraino iritsi dira. 10:00ak aurretik, ordea, errei bat ireki dute. Halaber, ilarak AP-1 autobidera ere heldu dira, Bergararaino, hain zuzen ere. Eguerdian, trafikoa normaltasunera itzuli da, baina oraindik ere ordu horretan errei bakarra zegoen zabalik.

AP-8 autobidean jarraituz, Irunen, kamioi batek istripua izan du Bilborako noranzkoan, eta ilarak Biriaturaino iritsi dira. Istripuaren ondorioz, errei bana itxi dute noranzko bakoitzean. Dena dela, eguerdirako errei guztiak zabaldu dituzte eta auto ilarak amaitu dira.

Autobidean izandako arazoak tarteko, trafikoa GI-636 errepidetik bideratu dute Irunen. Ordezko errepide horretan, bi autok istripua izan dute, eta han ere, auto ilarak sortu dira. Ezbehar horretan pertsona bat zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea