Gizartea -

Trafikoa

Ilara luzeak AP-8an eta A-8an, Zarautzen eta Bilbon, bi istripu tarteko

Lau autok talka egin dute Gipuzkoako udalerriko ordainlekuaren parean, eta hiru kilometroko pilaketak daude Bilboko noranzkoan. Bizkaiko hiriburuan, Miribilla parean, beste ezbehar bat izan da Donostiako noranzkoan, eta han ere ilarak sortu dira, 3-4 kilometrokoak.

E. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripu bana izan da gaur goizean AP-8an eta A-8an, Gipuzkoako eta Bizkaiko zatian, hurrenez hurren, eta ondorioz, hainbat kilometroko pilaketak daude bi errepideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Lehen ezbeharra 07:30 aldera izan da Zarauzko ordainlekuaren parean (Gipuzkoa). Argitu gabeko arrazoiak tarteko, lau ibilgailuk talka egin dute Bilboko noranzkoan.  Zorionez, ez da inor zauritu baina ilara luzeak sortu dira, hiru kilometrokoak.

Bilbon, bi autoren arteko istripua izan da Miribilla auzoaren parean, eta ondorioz, pilaketak daude A-8ko Bilboko irteera horretan, Donostiako bidean. Ilarak Gurutzetara heltzen dira (3-4 kilometrokoak dira). Ezbehar honetan ere ez da zauritutakorik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gipuzkoa Zarautz Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea