Gizartea -

TRAFIKOA

Autobus eta auto baten arteko istripuaren ondorioz, A-8 autobidea itxi behar izan dute Elgoibarren

Istripuan lagun bat zauritu da. Sei kilometroko auto ilarak daude izan dira, baina une honetan ez dago arazorik eta bi erreiak zabalik ddaude

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autobidea itxi dute Elgoibar parean, Bilborako noranzkoan, auto batek eta autobus batek talka egin ondotik, Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez. Sei kilometroko auto ilarak daude izan dira, baina une honetan ez dago arazorik eta bi erreiak zabalik ddaude

Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu da, Bilborako noranzkoan, eta errepidea guztiz itxi beharra izan dute. Ondorioz, auto ilarak sortu dira. Ezbeharrean lagun bat zauritu da. Lehendabizi, errei bat zabaldu dute, eta ondoren biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Elgoibar bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea A-8 Autobidea