Gizartea -

Nafarroa

45 urteko emakume bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta

Ezbeharra Iruñeko Benjamin de Tudela kaleko 29. zenbaki parean jazo da, oinezkoen pasabide bat dagoen lekuan. Kolpe ugari jasan dituela, Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantziaz.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko emakumezko bat zauritu da igande honetan Iruñean, auto batek harrapatuta.

Iturri ofizialek jakitera eman dutenez, ezbeharra Iruñeko Benjamin de Tudela kaleko 29. zenbaki parean jazo da 12:00etan oinezkoen pasabide bat dagoen lekuan. Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantziaz, kolpe anitz dituela.

Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, gertaeraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak