Ekonomia -

LAN GATAZKA

Greba eguna Nafarroako kiroldegietan

Hainbat kiroldegi itxita egongo dira egun osoan zehar. Sindikatuek salatu dute patronalak proposatutako soldata igoera ez dela nahikoa bertan lan egiten duten 2.000 pertsonentzako.

Kiroldegietako langileak aurreko greba egun batean. Argazkia: CCOO.
Kiroldegietako langileak aurreko greba egun batean. Argazkia: CCOO.
Kiroldegietako langileak aurreko greba egun batean. Argazkia: CCOO.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako kiroldegietako langileek greba egingo dute ostiral honetan. CCOO, ELA, LAB ella UGT sindikatuek salatu dute patronalak proposatutako soldata igoera ez dela nahikoa bertan lan egiten duten 2.000 pertsonentzako.

CCOOk jakinarazi duenez, lau sindikatuek grebara dei egingo dute ikasturtearen hasieran patronalarekin akordio batera heldu ezean.

Sektorearen plantillak salatu du bere lan baldintzek txarrera egin dutela, eta bere erosteko ahalmena murriztu egin dela prezioen igoeraren ondorioz.

Ondorioz, lurraldeko hainbat kiroldegi itxita egongo dira egun osoan zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Langile Komisioak Lan gatazkak azken ordukoa Ekonomia 2024