Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Korronteak eramandako 16 lagun erreskatatu dituzte Biarritzeko hondartza handian

Larunbat arratsaldean, mareak gora egitean, itsas barrura eraman zituzten korronteek dozenaka lagun. Uretako motorrak eta helikoptero bat erabili behar izan zituzten erreskatatzeko.

Biarritzeko hondartza handia. Argazkia: Javier Zinkunegi
Biarritzeko hondartza handia. Argazkia: Javier Zinkunegi
Biarritzeko hondartza handia. Argazkia: Javier Zinkunegi

01:07

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Korronte zakarrek itsas barrura eramandako 16 pertsona erreskatatu zituzten atzo arratsaldean Biarritzeko hondartza handian.

Prefetak abisua emana zuen korronte bortitzak espero zirelako Lapurdiko kostalde osoan. Eguraldia lagun, ehunka pertsona zeuden hondartzan, eta arratsaldean, marea gora egiten hasi zenean, itsasoa nahastu eta zakartu egin zen eta itsaslaster bortitz batek itsas barrura eraman zituen hainbat igerilari, horietako batzuk oso urrun.

Erreskate taldeak lanean hasi, eta guztiak onik ateratzea lortu zuten.

Uretako motorrak erabili zituzten gertuen zeudenak lehorrera eramateko eta helikoptero bat urrunen zeudenak erreskatatzeko.

Erreskatea Donostian

Donostian, berriz, emakumezko bat erreskatatu dute bart Zurriola hondartzan.

23:00ak aldera aurkitu dute, Sagues inguruko harkaitzetan. Emakumea onik aurkitu dute, baina hipotermia zantzuak zituenez Donostia Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Biarritz Euskal herriko hondartzak mapa Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa