Gizartea -

Indarkeria matxista

Adingabe batek sexu-eraso bat salatu du Algortako Portu Zaharreko jaietan

Adingabeak Udaltzaingoan salatu duenez, gazte talde batek sexu-ukituak egin dizkio. Gainera, beste adingabe batek ziztatua izan dela salatu du Polizian ere. Tokiko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du arratsaldeko 19:00etarako, murrutzar handian.

Emakumeen aurkako erasoen kontrako kartela, Algortan. Argazkia: EITB MEDIA
Emakumeen aurkako erasoen kontrako kartela, Algortan. Argazkia: EITB MEDIA
Emakumeen aurkako erasoen kontrako kartela, Algortan. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Algortako Portu Zaharreko jaietan sexu-erasoa jasan duela salatu du adingabe batek, Getxoko Udalak zabaldutako oharraren arabera. Getxoko Udaltzaingoaren aurrean salatu duenez, 6 eta 8 gizon bitarteko talde batek adingabea inguratu du Algortako auzoan jarritako eszenatokitik gertu dagoen lorategi-gunean, eta sexu-ukituak egin dizkiote. Azkenean, gazteek eraso saiakerari uko egin diote eta bertatik alde egin dute.  

Bestalde, Getxoko Udalak ohar berean jakitera eman duenez, beste adingabe batek ziztada bat jasan duela salatu du Udaltzaingoaren aurrean, Portu Zaharreko jai-esparruan, alegia. Urdulizeko ospitalera eraman dute, eta egindako toxikologia-probek emaitza negatiboa eman dute.

Erasoon aurrean, Algortako Mugimendu Feministak jaietako protokoloa aktibatu eta elkarretaratzea deitu du gaurko. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, Portu Zaharreko murrutzar handian.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Delituak Salaketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Eraso sexualak gaur