Gizartea -

indarkeria matxista

Hiru eraso matxista salatu dituzte Sestaon

Emari Talde Feministak elkarretaratzea deitu du larunbat arratsaldeko 19:00etarako, erasoak gaitzesteko.

Elkarretaratzea, Sestaoko txosnagunean. Argazkia: EITB Media
Elkarretaratzea, Sestaoko txosnagunean. Argazkia: EITB Media
Elkarretaratzea, Sestaoko txosnagunean. Argazkia: EITB Media

00:27

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko Mendieta Kultur Elkarteak eta Emari Talde Feministak salatu dutenez, eraso sexista bat izan zen bart gauean bizkaitar herri horretako txosnagunean, San Pedroko jaien testuinguruan. Beranduago, Udalak jakinarazi du hiru emakumek jasan zituztela guztira eraso matxistak ostiraletik larunbatera bitarteko gauean.

Sestaoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpena argitaratu du, aho batez salatzeko hiru emakumek txosnagunean jasandako "eraso matxistak".

Erasoa gaitzesteko, elkarretaratzea deitu du Emari talde feministak larunbat honetako 19:00etan, txosnagunean bertan.

Erasoen berri izan ostean, protokolo feminista martxan jarri eta txosnak itxi zituzten, larunbat goizaldeko 04:00ak aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Sestao argazkiak Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Indarkeria matxista Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Mundu matxista