Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Beasainen bortxatutako emakumeak salaketa aurkeztu du

Erasoa igande goizaldean jazo zen, Zaldizurrieta plaza inguruan. Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta, sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo.

Jendetza bildu zen atzo Beasainen eraso matxista salatzeko. Argazkia: EITB Media
Jendetza bildu zen atzo Beasainen eraso matxista salatzeko.
Jendetza bildu zen atzo Beasainen eraso matxista salatzeko. Argazkia: EITB Media

01:12

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasaingo (Gipuzkoa) Loinatz jaietan bortxaketa jasan zuen emakumeak salaketa aurkeztu du ustezko erasotzailearen kontra, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Sexu erasoa igande goizaldean jazo zen, Zaldizurrieta plaza inguruan. Biktima Zumarragako Ospitalean artatu behar izan zuten.

Bortxaketa salatzeko elkarretaratze jendetsua izan zen atzo arratsaldean, Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak deituta. Bideluze plazan bildu ziren herritarrak, "Indarkeria matxista orori aurre egin" lelopean.

Bestalde, Beasaingo Udalak bozeramaileen batzordeak adierazpena adostu zuen atzo eguerdian, biktimari eta senideei elkartasuna adierazteko. Oharrean zehaztu duenez, erasoa argitzea Ertzaintzaren eta zerbitzu medikuen esku dago, eta, beraz, ikerketapean dago gertatutakoa.

Era berean, Beasaingo Udalak sexu erasoak erabat gaitzesten dituela berretsi du eta gogoratu du helburu horrekin, protokoloa aktibatu zutela festen atarian. "Sexu erasoak pertsonen askatasunaren kontrako eraso zuzenak dira, pertsonen duintasunaren aurkakoak eta onartezinak. Bereziki emakumeei egindakoak. Jaiak libre eta seguru bizi behar dira", gehitu du Udalak oharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Beasain Albisteak Jaiak Matxismoa gaur Feminismoa gaur Sexu erasoak Goierri eskualdea Salaketak albisteak