Gizartea -

Trafikoa

Bi pertsona zauritu dira A-8an, Muskizen, izandako ezbehar batean

Autobidea guztiz itxita egon da Bilboko noranzkoan ia bi orduz, eta pilaketa handiak sortu dira. Trafikoa N-634 errepidetik bideratu dute, eta han ere ilarak sortu dira.

Ilara luzeak daude inguruan, El Hayako webkamerak jaso duenez. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.
Ilara luzeak daude inguruan, El Hayako webkamerak jaso duenez.
Ilara luzeak daude inguruan, El Hayako webkamerak jaso duenez. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza.

0:34

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi ibilgailuren arteko talkaren ondorioz, A-8 autobidea itxi behar izan dute gaur Muskiz parean (Bizkaia), eta Bilboko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ilara luzeak sortu dira, laupabost kilometrorainokoak. Errepidea 14:30ean zabaldu dute berriro.

Iturrion arabera, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute 11:00ak aldera 136 kilometroaren parean. Ezbeharrean, bi pertsona zauritu dira, eta biak ala biak Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripuaren ondorioz, autobidea itxi du Ertzaintzak, eta handik ordu eta erdira, errei bat zabaldu badute ere, ilara luzeak sortu dira. Trafikoa N-634 errepidetik bideratzen ari dira, eta han ere pilaketak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Muskiz Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea