Gizartea -

Eguraldia

Ekaitz bortitzak izan dira larunbat honetan Euskal Herrian

Abisua horia 21:00ak arte egon da indarrean. Ekaitzak Gipuzkoa erdialdea astindu du, eta kostaldera iritsi ahala indarra galdu du. Muxikan (Bizkaia), 10 minutuan, 13 litro metro karratu bakoitzeko pilatu da.

Bakiotik paseoan, euritakoaren azpian. Argazkia: Jabi Sarriugarte
Bakiotik paseoan, euritakoaren azpian. Argazkia: Jabi Sarriugarte
Bakiotik paseoan, euritakoaren azpian. Argazkia: Jabi Sarriugarte

0:14

E.G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikuspenak bete dira, eta iragarritako prezipitazio iraunkorrak Euskal Herrira heldu dira larunbat arratsalde honetan. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako eta Meteorologia Zuzendaritzak ezarritako abisu horia 21:00ak arte egon da indarrean; dagoeneko, egoera baretu egin da.

Ekaitza Gipuzkoa erdialdea bereziki astindu du. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak izan dira; zenbait lekutan handiak, baita txingorrarekin ere. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan dira. Kostaldera bidean, zaparradak nabarmen ahuldu dira, Euskalmetek Twitter bidez jakinarazi duenez. 

Euskalmetek neurtutakoaren arabera, 6 litro ur pilatu dira metro karratu bakoitzeko 10 minutuan Tobillasen eta Espejon (Araba), eta 13 litro metro karratu bakoitzeko Muxikan (Bizkaia).

Zaparrada gogorrak arratsaldeko lehen orduan, Meñakan
Zaparrada gogorrak arratsaldeko lehen orduan, Meñakan
Zaparrada gogorrak arratsaldeko lehen orduan, Meñakan

0:18

Iganderako iragarpena

Bihar egun lasaiagoa eta argiagoa izango da, uda beteko giroarekin. Termometroek are gehiago egingo dute gora, hego haizea zakar ibiliko baita. Hala, barnealdean ez ezik kostaldean ere 30 ºC-ra iritsiko dira maximoak. Zerua oskarbi egongo da ia egun osoan, eta eguzkia izango dugu lagun. Arratsaldean, ordea, bero hodeiak garatuko dira berriro, eta zaparradatxoren bat edo beste izango da (ekaitzak ez du bezperan bezain gogor joko).

Joeraren arabera, aste hasieran giro egonkorragoa izango dugu, ekaitz konturik ez, baina tenperatura maximoek berdintsu eutsiko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea EAE albisteak Eguraldia Donostia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Ekaitzak gaur