Gizartea -

TRAFIKOA

Kantabriatik Bizkairako pilaketak amaituta, normaltasuna da nagusi euskal errepideetan

Arratsaldean, 12 kilometroko ilarak sortu dira Liendo eta Beranga artean, eta Muskizen izandako istripu batek arazoak sortu ditu inguruan. Halere, itzulera operazioa aparteko arazorik gabe igaro da.

AP-68ko bidesaria, Laudion. Argazkia: EFE
AP-68ko bidesaria, Laudion.
AP-68ko bidesaria, Laudion. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur Pazko astelehena izaki, askorentzat azken opor eguna da eta ohi baino auto gehiago dabiltza Euskal Herriko errepideetan. Halere, iluntzearekin batera konpondu dira arratsaldean zehar sortu diren arazoak, eta normaltasuna erabatekoa da euskal errepide sarean. 

Arratsaldean, 12 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Kantabrian, Liendo eta Beranga artean, Bizkaiko noranzkoan.

Zauriturik utzi ez duten arren, inguru horretan izan diren bi istripuk, berez astuna zen zirkulazioa larriagotu dute. 

Pazko astelehen hau laneguna da Kantabrian, baina ez Euskadin, Nafarroan eta Errioxan, besteak beste, jaieguna baita. Hori dela eta, erkidego horietako bisitari askok gaur arte luzatu ahal izan dituzte Aste Santuko oporrak.

Horrela, normaltasuna da nagusi euskal errepideetan itzulera operazioan. Segurtasun Sailak ez du gorabeherarik jakinarazi eta zirkulazioa arina dela esan du. Hala ere, auto-ilarak sortu dira A-15 errepidean, Elduain parean, Donostiarako noranzkoan, errepidean egiten ari diren lanak direla eta.

14:15ean, auto-ilarak izan dira A8 errepidean, Bizkaia eta Kantabria arteko mugan, baina berehala desegin dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Auto bat matxuratu da Muskiz parean, Bilbora bidean, eta 4 kilometroko pilaketak sortu dira, bertatik ibilgailu asko baitzebilen ordu horretan.

A-1 errepidean, 5 kilometroko auto-ilarak sortu dira Gasteizen izandako istripu baten ondorioz. Dena dela, trafikoa minutu batzuk geroago etorri da bere onera bertan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 13:00etatik aurrera espero ditu ibilgailu gehien errepideetan. Guztira, 490.000 joan-etorri aurreikusi ditu Trafiko Zuzendaritzak Aste Santurako, 2018an baino % 6,9 gehiago.

Arretaz gidatzeko gomendio orokorraz gain, ohi bezala hainbat puntutan arreta berezia jartzeko eskatu du, auto-pilaketak sor daitezkeelako:

- A8 autobidean, Kantabriarekiko mugan

- AP-8 autobidean, Biriatuko ordainlekuan

- AP-1 autobidearen eta A1 errepidearen arteko lotunea, Armiñongo ordainlekuan

Bidaian joan aurretik, deitu 011 telefonora, Euskal Autonomia Erkidegoan, edo 900 400 100 telefonora, Nafarroan, errepideetako egoera zein den jakiteko. Halaber, ikusi eitb.eus-eko web-kamerak edo entzun orduz orduko informazio buletinak Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Trafikoko web-kamerak Bilbon Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa A-8 autobideko istripuak gaur AP-68 autobideko istripuak gaur Leitzarango autobia