Gizartea -

Trafikoa

EAEn alkoholean positibo ematen duten lau gidaritik bat istripuren batean atzeman dute

Zirkulazio arau-hausteetan harrapatu dituzte positibo eman dutenen ia 10etik 9.

Ertzaintzaren kontrola. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren kontrola. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren kontrola. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 571 gidari zigortu ditu urteko lehenengo hiruhilekoan alkoholemia kontrolean positibo emateagatik, eta horietako 138 istripuren batean harrapatu dituzte. Horrek esan nahi du alkoholean positibo eman dutenen % 24 ezbeharren batean atzeman dituztela.

Europa Press albiste-agentziak Eusko Jaurlaritzaren datuetan oinarrituta zabaldu duenez, Ertzaintzak 6.939 alkoholemia test egin ditu urteko lehen hiru hilabeteetan, eta 6.346tan (% 91,4) negatiboa izan zen emaitza, 571tan positibo (% 8,2), zazpi gidarik uko egin zioten proba egiteari eta beste 15i ezin izan zitzaien egin.

Egindako alkoholemia kontrol guztietatik, 1.895 istripuetan egin zituzten. 1.745ek negatibo eman zuten (% 92), 138k positibo (% 7,3), eta 12k uko egin zioten edo ezin izan zitzaien egin.

Alkoholean positibo eman duten gehien-gehienak (% 86) zirkulazioko arau-hausteren bat egiten harrapatu dituzte. Hain zuzen ere, hori izan zen 207ren kasua.

Ertzaintzak lehenengo hiruhilekoan egindako 4-804 prebentzio testetan, berriz, % 95ek eman zuten negatibo, 226k positibo, eta 10ek uko egin zioten edo ezin izan zitzaien egin.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak