Gizartea -

trafiko istripua

Oinezko bat hil da auto batek harrapatuta, N-634 errepidean, Zornotza parean

69 urteko biktima larunbat gauean zendu zen, unean bertan, pairatutako lesioen ondorioz.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oinezko bat, 69 urteko gizona, hil zen larunbat gauean N-634 errepidean, Zornotza (Bizkaia) parean, auto batek harrapatuta. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

21:00ak aldera gertatu zen istripua. N-634 errepidetik zihoan turismo batek oinezkoa azpian harrapatu zuen, eta istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira orain.

Biktima unean bertan zendu zen, pairatutako lesioen ondorioz, osasun langileek hura salbatzeko egindako alferreko saiakeren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Amorebieta-Etxano bideoak EAE Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Harrapatzeen albisteak Trafiko istripuen biktimak Durangaldea gaur