Gizartea -

Trafikoa

86 urteko gizon bat hil da trafiko istripu batean Ispasterren

Bizkaiko udalerriko Artika auzoan izan da istripua, 10:00etan. Biktima bakarrik zihoan.

Ezbeharra izan duen ibilgailua Ispasterren. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Ezbeharra izan duen ibilgailua Ispasterren. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Ezbeharra izan duen ibilgailua Ispasterren. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

86 urteko gizon bat hil da Ispasterren (Bizkaia), bere ibilgailua aldapa batetik behera erorita, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Artika auzoan izan da ezbeharra, 10:00etan. Oraindik ez dute argitu istripua zerk eragin duen.

Biktima bakarrik zihoan ibilgailuan, Seat Marbella zahar batean, iturri horien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Lea-Artibai azken ordukoa