Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Motor-gidari bat hil da Getxon

06:15 aldera gertatu da istripua Euskal Herria kalean, motorra errepidetik irten denean. Udaltzaingoaren esku geratu da ikerketa.

Istripua izan den tokia Getxon. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
Istripua izan den tokia Getxon. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
Istripua izan den tokia Getxon. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-gidari bat hil da gaur goizaldean Getxon izan den trafiko istripuan, motorra errepidetik irtenda.

06:15 aldera gertatu da ezbeharra Euskal Herria kalean eta Getxoko Udaltzaingoak hartu du bere gain ikerketa, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Urtea hasi zenetik trafiko istripuan hiltzen den hirugarren motorzale bizkaitarra da gaurkoa. Aurreko igandean 39 urteko gizon bat hil zen Santurtzin eta egun batzuk lehenago Barakaldoko beste bat Medina de Pomarren izandako istripuan.

Gipuzkoan ere hiru motor-gidari hil dira 2022 hasi zenetik eta Nafarroan beste bat.

Iaz 42 lagun hil ziren EAEko errepideetan, horietatik 17 motorzaleak. Hain zuzen ere, motor-gidariena da errepideko kolektiborik zaurgarrienetakoa Eusko Jaurlaritzarentzat eta lehentasunezko helburua da Bide Segurtasuneko estrategia berrian. Plan honek talde zaurgarrienak (motor-gidariak, txirrindulariak, oinezkoak eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabiltzaileak) babestea du ardatz.

Gainera, bihartik aurrera, martxoak 21, indarrean egongo da Espainiako Kongresuak onartutakoTrafiko eta Segurtasun Bide Lege berria eta hainbat berrikuntza ekarriko ditu urraketa eta puntu galeren inguruan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Herriak eta Hiriak Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak