Gizartea -

VILLABONA

Gazte bat zauritu da Villabonan, lepoan labankada bat jasota

Donostia eta Tolosa arteko bidea egiten ari zen autobus baten barruan gertatu da erasoa, gaur goizaldean. Liskarraren ondoren, gidariak ibilgailua gelditu, eta erasotzaileak ihes egin du.

Erasoa izan den lekua. Argazkia: Google Maps.
Erasoa izan den lekua. Argazkia: Google Maps.
Erasoa izan den lekua. Argazkia: Google Maps.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat zauritu da Villabonan, autobus baten barruan beste batek lepoan labankada bat eman ondoren.

Ertzaintzak jakitera eman duenez,  Donostia eta Tolosa arteko bidea egiten ari zen Lurraldebuseko autobus baten barruan gertatu da erasoa, 02:40an. Antza, bi pertsona eztabaidan hasi dira, eta batek besteari zauria egin dio lepoan labana batekin.

Liskarraren ondoren, gidariak autobusa geratu du Villabonako Kale Berrian, eta ateak zabaldu ditu. Une hori aprobetxatu du erasotzaileak ihes egiteko.

Zauritutako gaztea Donostia Ospitalera eraman dute, eta ebakuntza egingo diote ondorengo orduotan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, eta erasotzailearen bila ari dira.

Villabonako Kale Berria itxita egon da bi noranzkoetan hainbat orduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoa Tolosa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Villabona Albisteak