Gizartea -

EPAIA

CAFek 280.000 euro ordaindu behar dizkio amiantoagatik hildako langile baten sendiari

Behargina sei hilabetez aritu zen konpainia horrek azpikontratatutako enpresa batean lanean, amiantoaren eraginpean, inolako babesik gabe.

CAF. Argazkia: EiTB
CAF
CAF. Argazkia: EiTB

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko azaroan amiantoak eragindako mesotelioma pleural gaitzak jota hil zen langile baten familiari 279.937,37 euroko kalte-ordaina ematera zigortu ditu Gipuzkoako CAF eta Jose Manuel Armesto Valcarce (CAFen azpikontrata) enpresak Donostiako epaitegi batek. Gauzak horrela, behargina tren-sektoreko enpresa horren instalazioetan amiantoaren eraginpean egon zela baieztatu du epaiak.

CCOO sindikatuak ostegun honetan jakitera eman duenez, epaiak egiaztatutzat eman du langilea amiantoaren eraginpean egon zela CAFen instalazioetan, eta, bertan, “ez zela erauzketa sistemarik erabiltzen, (…) ezta arriskuari egokitutako babes ekipamenduak ere ez”.

Halaber, enpresak ez zuen amianto-zuntzak arnasteko arriskuaz ohartarazi, eta, sindikatuaren iritziz, CAFk “ez zituen bere betebeharrak egin", langileek ez zutelako amiantoaren arriskuei buruz jaso behar duten informazioaren berririk izan, ezta amiantoaren eraginpean egotearen ondorioak detektatzeko osasun-zaintzari ingurukoak ere ez.

Epaiak gogora ekarri duenez, langilea amiantoaren eraginpean lanean egon zen garaian jadanik bazegoen araututa amiantoari lan erakusketen aurrean babes neurri zehatzak jasotzen dituen lege erregulazioa. Halaber, amiantoaren eraginpean egotea osasunerako arriskutsua zela ezaguna zela azpimarratu du.

Langilea, sei hilabetez egon zen lantoki horretan, 1971 eta 1972 urteen artean, eta trenen muntaketetan amiantoaren eraginpean egin zuen lan.

CCOOren ustez, "arduragabekeria" da CAFek epaiketan zehar behargina ez zela enpresa horretako langilea esan izana. Sindikatuaren iritziz, "argudio ahul horrekin prozesu judiziala alferrik luzatzea lortzen du, eta horrek kaltetutako pertsonen eta haien familien mina areagotzen du".

CCOOk azpimarratu duenez, “garrantzitsuena ez da zein enpresatan egiten zuen lan” jakitea, CAFen instalazioetan ematen ziren lan-baldintzak ezagutzea baizik, langilearen "osasunari kalte egin baitzioten". Horren harira, CCOO pozik agertu da amiantoari buruzko kasuetan ere enpresa nagusien eta azpikontraten arteko prebentzio jardueren koordinazioaren garrantzia balioan jarri delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Lana Epaiketak CAF Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO