Gizartea -

Donostia

Adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona espetxeratu dute

Udalak deituta, elkarretaratze isila egin dute, adingabeari egindako erasoa gaitzesteko. Donostiako Mugimendu Feministak beste elkarretaratze bat egin du bortxaketa salatzeko.

Donostiako etxebizitza batean jasan zuen sexu-erasoa. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Donostiako etxebizitza batean jasan zuen sexu-erasoa. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Donostiako etxebizitza batean jasan zuen sexu-erasoa. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

0:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astelehenean 18 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Donostian, adingabe bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Epaileak atxilotua espetxeratzeko agindua eman du arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Erasoa igandetik astelehenerako gauean "okupatutako" etxe batean gertatu zen, hiriburuko erdialdean.

Sexu-erasoaren berri izan ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta gizona iragan astelehenean atxilotzera eraman zuen horrek. Epaileak gaztea galdekatu du asteazken honetan, eta espetxeratzeko agindua eman du.

Udalak deituta, elkarretaratze isila egin dute asteazken honetan, "Eraso sexisten aurka" lelopean, adingabeari egindako erasoa gaitzesteko.

Bestalde, Donostiako Mugimendu Feministak beste elkarretaratze bat egin du bortxaketa salatzeko. Protesta Boulevardean egin dute.

Ohar batean nabarmendu dutenez, Bilbon, Donostian eta Gasteizen izandako eraso matxistek agerian utzi dute "indarkeria matxistaren erroa gizartearen egituran" dagoela.

Elkarte horren esanetan, "ez dugu onartuko gure ongizatearen aurka egindako erasoen ardura guri egoztea, ezta gure askatasunari mugak jartzea ere. Ez dugu kontuz ibili nahi, aske izan nahi dugu. Beldurrik gabe ibili nahi dugu kaletik, edozein lekutatik, edozein ordutan eta edozein modutan, seguru sentituz".

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Delituak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Sexu erasoak