Gizartea -

Jaialdia

Bizkaia Zientzia Plazak zazpi ekitaldi eta 100 hizlari baino gehiago izango ditu

Naukas Bilbao jaialdiko ekitaldi nagusia izango da, irailaren 14an eta 15ean. Besteak beste, Alicia Sintes fisikariak eta Francis Mojica ikertzaileak parte hartuko dute.

Argazkia: Bizkaia Zientzia Plaza
Argazkia: Bizkaia Zientzia Plaza
Argazkia: Bizkaia Zientzia Plaza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaia Zientzia Plazak zazpi ekitaldi izango ditu aurten, eta zientziarekin lotutako ehun hizlari eta gonbidatu baino gehiago ekarriko ditu Bilbora irailean. Zientzia hedapenerako jaialdia EHUko Kultura Zientifiko Katedrak antolatuko du.

Jarduera zientifikoaren esparru ezberdinak formatu anitzetan jorratuko dituzte, hala nola, hitzaldi, ikuskizun eta tailerrekin. Ekitaldia Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioarekin lankidetzan antolatuko dute.

Naukas Bilbao jaialdiko ekitaldi nagusia izango da, irailaren 14an eta 15ean. Besteak beste, Alicia Sintes fisikariak parte hartuko du. Grabitazio uhinak antzemateko ikerketan parte hartu duen Espainiako zientzialari talde bakarraren zuzendaria da Sintes. 2017an Fisika Nobel saria irabazi zuen ikerketak. Francis Mojica mikrobiologo eta ikertzaileak ere hitza hartuko du jaialdian.

Irailaren 13an Naukas Proren txanda izango da. Zientziaren ariketa profesionalaren ikuspegi ezberdinak eskainiko dituzte bertan. Gazteenentzako jarduerak ere izango dira: Ciencia Show zientziaren inguruko bakarrizketa lehiaketa, bigarren hezkuntzako ikasleentzat, eta Naukas Kids, zientzia modu dibertigarrian ikastea posible dela erakusteko haurrei eta nerabeei.

Azkenik, Jakinduriek mundue erreko dau! (Bertsozientzia) ekimena Ondarroan, Durangon eta Igorren aurrera eramango dute, bertsolaritza eta zientzia uztartuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Naukas Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Durango Ondarroa Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Igorre