Gizartea -

2016az geroztik desagertuta

Diana Querren hilotza aurkitu dute, susmagarri nagusiak krimena aitortu ostean

Industria-nabe bateko putzu baten barruan aurkitu dute gaztearen gorpua. Ostiraletik atxilotuta dago Jose Enrique Abuin susmagarri nagusia.

1:40

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Diana Querren gorpua izan daitekeena aurkitu du. 2016ko abuztuaren 22an desagertu zen 18 urteko gaztea Galizian, A Pobra do Caramiñal herrian. Behin betiko identifikazioa falta da, baina ikerketa iturriek gazte madrildarraren gorpua dela uste dute.

Gaztearen hilotza Rianxoko Asados parrokiako industria-nabe bateko putzu baten barruan aurkitu dute, Jose Enrique Abuin, 'El Chicle', ostiraletik atxilotuta zegoen susmagarri nagusiak krimena aitortu ostean.

Industria-nabe horren miaketan ere izan da Abuin, eta Guardia Zibilaren aurrean deklaratu duenez, autoarekin harrapatuta hil zuen gaztea. Dena dela, Guardia Zibilak ikertzen jarraitzen du, Abuinek eskainitako testigantzak hainbat zalantza eragin dizkielako.

ASESINO DIANA QUER CHICLE JOSE ENRIQEU BADUIN DETENIDO EFE

Abuin, Diana Querren ustezko hiltzailea, Guardia Zibilaren esku. Argazkia: EFE

Gizon horrekin batera, bere emaztea ere atxilotu zuten ostiralean, eta bart aske geratu zen deklaratu ostean. Antza, 2016ko abuztuaren 22an, Diana Quer desagertu zen gauean, bere senarra ez zegoela berarekin aitortu zuen, ikerketan aurretik esan zuenaren kontra.

Diana Quer gaztearen gorpua Madrilera eramango dute, eta han senideek eta lagunek azken agurra emango diote datozen egunotan. Dena dela, familiak oraindik ez daki noiz jaso ahalko dute hilotza, momentuz Galiziako Medikuntza Auzitegi Institutura eraman dutelako, bertan autopsia egin diezaioten.

Bestalde, krimena aitortu duen Jose Enrique Abuin Ribeirako 3. epaitegiaren epailearen aurrera eramango dute bihar, Galiziako Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez.

CUERPO DIANA QUER BUSQUEDA EFE

Guardia Zibilak aipatutako industria-nabean abiatutako lanak. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Espainia argazkiak Desagertutako pertsonak Galizia