Gizartea -

Ebola agerraldia

Ebola duen espainiarrari ezingo diote sendagai esperimentala eman

Zmapp sendagaia agortuta dago, eta, beraz, beste tratamendu bat eman beharko diote Manuel Garcia Viejori.

Manuel Garcia Viejo. EITB
Manuel Garcia Viejo. EITB
Misiolari espainiarra ekarri dute Madrilera ebolaz gaixotuta

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Garcia Viejo, ebola duen 69 urteko mediku eta elizgizon espainiarra, Madrilgo Carlos III.a Ospitalean dute dagoeneko, Espainiako Gobernuak Sierra Leonatik aberriratu eta gero.

Hain zuzen ere, hegazkin militar batean atera dute Afrikatik, eta gaur goizaldean iritsi dira Madrilera.

Orain, Carlos III.a Ospitaleko seigarren solairuan izango dute Garcia Viejo, gaixotasun infekziosoari aurre egiteko prestatuta baitago.

Javier Rodriguez Madrilgo Erkidegoaren Gobernuko Osasun kontseilariak azaldu duenez, Garcia Viejo "larri" dago. Deshidratazio handia du, eta kalteak ditu gibelean eta giltzurrunetan.

Gainera, ezin izango diote Zmapp sendagai esperimentala eman, agortuta dagoelako. Hori dela eta, zer tratamendu eman aztertzen ari dira une honetan.

Ebola duen bigarren espainiarra

Espainiako Gobernuak ebolak kutsatuta aberriratu duen bigarren espainiarra da. Aurrekoan, abuztuaren 7an, Miguel Pajares elizgizona eraman zuten Sierra Leonatik Madrilera.

Pajaresi Zmapp sendagai esperimentala eman zioten, baina ez zuen espero zuten emaitzarik eman, eta, abuztuaren 12an, hil egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola albisteak