Gizartea -
Ebola
Sei eta bederatzi hilabete artean ebolari aurre egiteko, MOEren ustez
MOEko ordezkari batek esan duenez, aurreikusitako epearen arabera, 2015era arte luzatuko da ebolaren izurritea, baina inork ez daki noiz amaituko den.
Erredakzioa
"Ibilbide orria" diseinatu du Munduko Osasun Erakundeak Mendebaldeko Afrikan ebola izurriteari aurre egiteko. Gaitzari aurre egiteko, sei eta bederatzi hilabete artean beharko direla aurreikusi du MOEk; beraz, 2014a amaitu aurretik ez da birusa gaindituko.
Aurreikusitako epearen arabera, ebolaren izurritea 2015era arte luzatuko dela baina, "egia esan", inork ez dakiela noiz amaituko den esan du Fadela Chais MOEko ordezkariak.
MOEk asteazkenean kaleratu duen azken balantzearen arabera, 1.350 pertsona hil dira Ginean, Sierra Leonan, Liberian eta Nigerian ebolak jota.