Gizartea -
Ebolaren krisia
Ebolari aurre egiteko adituekin bilduko da MOE
Bitartean, ebola gaitzaz kutsatuta egon daitekeen gorpu bat aztertzen ari dira Irlandan. Hildakoa duela gutxi Afrikan egon zen.
Erredakzioa
Datorren irailaren 4 eta 5ean adituekin bilera egingo du Ginebran Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ebolaren birusari aurre egiteko terapiez eta txertoez hitz egiteko eta izurritea gelditzeko neurriak hartzeko. Ebola izurriteak dagoeneko 1.350 hildako utzi ditu Afrika Mendebaldeko lau herrialdetan.
Ebolaz kutsatutako gorpu bat, Irlandan
Bitartean, Irlandako Osasun Saila ebola gaitzaz kutsatuta egon daitekeen gorpuzki bat aztertzen ari da, izan ere, kutsatuta dauden Afrikako Mendebaldeko herrialde batean izan da duela gutxi hildakoa.
Ohar batean erakundeak jakitera eman du arau guztiak zuzen jarraitzen ari direla. Gaixotasuna kutsatzea ekiditeko, hildakoaren gorpua bakartu egin dute. Orain erantzunaren zain daude.
Bi misiolari estatubatuarrei alta eman die
Ebola gaitzaz kutsatuta egon zitezkelakoan hiru astez Atlantako (AEB) Ospitalean bakartuta egon diren bi estatubatuarrek dagoeneko alta jaso dute. Kent Brantly eta Nancy Writebole gaixotasunari aurre egin diela eta kutsatzeko arriskurik ez dutela jakin bezain pronto irten dira ospitaletik.