Gizartea -

Jaurlaritzak dio Basurtuko erizainek bazutela ebolaz informazioa

ELA sindikatuak eta Satse, Euskadiko Erizainen Sindikatuak protokoloaren inguruko "informazio gutxi" zegoela salatu ostean, ostegun honetan Jon Darpok ukatu egin du informazio falta hori.

Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE
Basurtuko Ospitalea
Basurtuko Ospitalea. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko erizainek ebolaren birusaren aurrean martxan jarri beharreko protokoloari buruzko informazioa bazutela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostegun honetan zabaldu duen agiri batean.

Egunotan ELA sindikatuak eta Satse, Euskadiko Erizainen Sindikatuak protokoloaren inguruko "informazio gutxi" zegoela salatu dute. Horren aurrean, gaur Jon Darpok berak ukatu egin du informazio falta hori. "Iragan apiriletik protokoloa euskal osasun erakunde guztietara zabalduta dago", esan du. Gaineratu du euren webgunean ere argitaratuta dagoela.

Astelehenean aktibatu zen ebolaren aurkako protokoloaren inguruan esan du "baldintza guztiak zorrozki bete" zirela eta, bai infekzio-unitateko arduradunak baita lanean zeuden gainerako langileak ere behin protokoloa martxan jarri eta berehala izan zirela informatuak.

Osasun Sailak jakitera eman du Ebola birusaren aurrean aktibatu beharreko protokoloa "hobetzeko" zabalik daudela, baita profesionalek egin ditzaketen ekarpen guztietara ere.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola berriak Basurtuko ospitalea albisteak