Gizartea -

Ebola

Bilboko gaixoak ez du ebolarik, malaria baizik

Bizkaitarra Sierra Leonatik itzuli ostean ospitaleratu zuten, sukarrak jota, protokoloak agintzen duen legez.

Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE.
Basurtuko ospitalea. Argazkia: EFE.
Basurtun ingresatutako gizonak ez du ebolarik

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzotik ebola izan zezakeelakoan Basurtuko ospitalean ingresatuta dagoen gizonezkoak “negatiboa” eman du analisian, baina positiboa eman du malarian, EITBk jakin ahal izan duenez.

Bizkaitarra Sierra Leonatik itzuli ostean ospitaleratu zuten, sukarrak jota, protokoloak agintzen duen legez, eta Basurtuko ospitaleak ebolaren aurkako protokoloa aktibatu zuen atzo arratsaldean.

Osasun egoera onean dago, baina, horren sintomak ikusita, erietxeak gaixoa isolatzeko erabakia hartu zuen.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, gaixoa isolatzea erabaki zuten, badaezpada, Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek halakoei aurre egiteko adostutako protokoloari jarraituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola bideoak