LOCALIZACIÓNEL ANTIGUO EDIFICIOEL PARLAMENTOIZARO: EL SÍMBOLOCRONOLOGÍA
Kalamu olanazko belak
Done Jakueren Gurutzearen ondoan, honako esaldi hau ere margotu zuten: “Hau da gure dohatsutasunaren irudia”.
Bergantin-bela
Lauki erako bela
Zamategia
Jan-edana, ur geza, ordezko piezak, armak eta merkantzia.
Lauki
erako
bela
Bergantin-
bela
Elkanoren erabakia
Koadrantea astroen altuera neurtzeko erabiltzen zen; horrela, latitudea zehazten zuten.
Itzulera bidaia
Abiatzea
Itsasoratzeko momentuan “Trinidad” ontzian krosko-zulo bat agertu zenez, itsasontzia hustu eta konpondu behar izan zuten. Zuloaren bila ibili ziren arrakastarik gabe, eta, azkenean, “Victoria” itsasoratzea erabaki zuten aldeko haizea aprobetxa zezan Portugaldarrek harrapatzeko arriskua saihesteko.
“Trinidad”, hustuta, itsasertzean etzan zuten bere bandetako baten gainean, baina, hala eta guztiz ere, ez zuten krosko-zuloa aurkitu.
Tidorren, berriz, 60 bat gizon geratu ziren Gonzalo Gomez de Espinosaren agindupean. 4 hilabete behar izan zituzten itsasontzia konpontzeko.
Ondoren, Ozeano Baretik Dariengo golkora (Panama) heltzen saiatu ziren.
Kontrako haizeen ondorioz, aurrera egin ez eta Moluketara itzuli behar izan zuten.
Bertara iritsi zirenean, portugaldarrek harrapatu zituzten. Bidaia horretako 55 itsasgizonetatik soilik 4k lortu zuten Gaztelara itzultzea zenbait urte geroago.
Juan Sebastian Elkano
Getarian jaio zen 1476an itsasgizonen eta arrantzaleen sendi batean. Hori dela eta, esperientzia handiko nabigatzailea zen.
1509 aldera, itsasontzi propioa eskuratu zuen eta bi kanpaina militarretan hartu zuen parte harekin. Azkenekoan, Savoiako merkatarien alde hipotekatu behar izan zuen tripulazioaren soldatak ordaindu ahal izateko, Koroak ez baitzizkion zerbitzuak sekula ordaindu. Negozio hori delitu izan zen, gerra garaian bere ontzia atzerritarrei saldu zien eta. Justizia atzetik zuela, Getariatik ihes egin zuen.
Sevillara heldu zen 1518an, eta, bertan, Magallaesen espedizioan eman zuen izena “Concepcion” ontziko maisu gisa.
Juan Sebastian Elkanok, “Victoriaren” agindua hartuta, Gaztelara Esperantza Oneko lurmuturretik itzultzea erabaki zuen. Agindu hori polemikoa eta ausarkeriazkoa izan zen, portugesek menderatutako eremua zeharkatu beharko zutelako.
“Victoria” ontzia
Gizateriaren epopeia garrantzitsuenetako baten protagonista izan zen; izan ere, bidaiari ekin zioten 5 itsasontzien artetik, Lurra lehendabizikoz inguratu eta gero itzuli zen ontzi bakarra izan zen.
Ez dago itsasontziaren planorik, baina gerora egindako ikerketek haren itxura nahiko zehazki asmatzeko aukera eman digute.
Garai hartako itsasontzietako asko bezala, Euskadiko ontzioletan eraikitakoa zen. Zamaontzi izugarri erresistentea, gidatzeko erraza eta segurua.
Aurreko masta
Atzeko masta
Traba
Txopagaina
Maspreza
Tolda
Brankako
gaztelua
Lema-pala
26 metroko esloia
Masta nagusia
Done Jakueren Gurutzea
Pigafettaren arabera, intsignia hori “Victoria” ontziaren bela berrietan margotu zuten Gaztelara heltzeko Moluketatik abiatu baino lehen.
6,6 metroko
erruna
Itsasontzi barruko bizitza oso latza zen espazio eskasagatik eta higiene eta osasungarritasun baldintza ezin txarragoengatik.
Tripulatzaileek beheko ganbera edo brankako gaztelua partekatzen zuten
Beheko ganbera
Kapitainaren ganbera
Pribatutasuna zuen tripulatzaile bakarra zen.
Zarautzeko ontzioletan eraiki zen. Haritzez egindako egitura zuen, eta, gainontzekoa (gaztelua, ontzigaina, mastak eta kroskoa), galiziar pinuz egin zuten.
Kroskoaren beheko partean, lasta (harriak, legarra eta hondarra) ipintzen zen ontzia egonkortzeko.
Borneo
Australia
Timor
Mallua uhartea
(Pulau Alor)
Tidor
Indiako
Ozeanoa
“Victoria” Tidorretik abiatu zen 1521eko abenduaren 21ean barruan 47 itsasgizon eta 13 aborigen zeramatzala, baita zamategia iltzez gainezka ere (27 bat tona).
1522ko urtarrilaren 10ean, ekaitz bortitz batek tripulatzaileen bizitzak arriskuan jarri eta ontziari kalte larriak eragin zizkion.
Mallua uharteko senadi batean bota zuten aingura. 15 egun behar izan zituzten kroskoa karenatzeko.
Pigafettak honako hau idatzi zuen:
“Uharteetan zehar nabigatu bitartean, gure bizitzak arriskuan jarri zituen ekaitz bat pairatu genuen, eta hitzeman genuen, bizirik irteten baginen, Andre Maria Erakuslearengana erromesaldia egingo genuela”.
Urtarrilaren 25ean, Malluatik irten eta Timor uhartera heldu ziren hegoalderantz nabigatu bitartean. Bertan, merkantziak trukatu zituzten bertakoekin. Bufalo emeak, ahuntzak eta txerriak oihalen, ispiluen, aizkoren eta aiztoen truke aldatu zituzten, eta, prezio merkeak lortzeko, tribu bateko buruzagia bahitu zuten.
Otsailaren 5etik 7ra, Timor uhartearen itsasbazterretik ibili ziren, eta, hilaren 11ko gauean, Indiako Ozeanorantz abiatu ziren.
Ozeano
Atlantikoa
ASIA
AFRIKA
EUROPA
AMÉRIKA
OZEANIA
Portugaldarrak kosta ahala kosta saihestu behar zituzten. Elkanok Indiako Ozeanotik nabigatzea erabaki zuen, kostatik urrunduta. Oraindik aurkitu gabeko Australiatik igaro ziren, eta, aurrera egin ahala, itsasoa gero eta bortitzagoa zen.
Martxoaren 9tik aurrera, aldeko haizerik aurkitu ez eta mantso nabigatu zuten. Pairuan geratu ziren behin baino gehiagotan, belak eraitsita eta branka mendebaldeko haizeei begira.
Martxoaren 18a
Uharte bat (Amsterdamgo irla) begiztatu eta hartarantz gerturatu ziren, baina ez zuten aurkitu ainguratzeko tokirik, eta bidaiarekin jarraitu behar izan zuten.
Apirilaren 4a
Elkanok, longitudea ondo kalkulatu ezin zuenez –garai hartan ez baitzegoen horretarako modurik–, Esperantza Oneko lurmuturra igaro zutela uste eta ipar-mendebalderantz abiatzeko agindua eman zuen.
Itsasgizonak gose ziren beste behin ere. Okela usteldu egin zitzaien gatz faltagatik, eta itsasoko uretan egositako arroza besterik ez zuten. Tripulatzaile asko gaixotu ziren.
Gosearen, gaixoen eta ontziaren kalteen eraginez, Elkanok Mozambiken lehorreratzeko aukeraren inguruko bozketa bat antolatu zuen, bertan establezimendu portuges bat baitzegoen, baina itsasgizonek ezetz bozkatu zuten.
Apirilaren 8a
Hegoafrikako kostaldea begiztatu zuten
Maiatzaren 16a
Lurmuturra zeharkatzeko eragozpen ugari izan zituzten. Korronteak eta haizeak gurutzatzen dira bertan. Trinketaren masterdia eta belazurrunaren atal bat hautsi ziren baina konpontzea lortu zuten.
Esperantza Oneko lurmuturra zeharkatu zuten, munduko tokirik arriskutsuenetariko bat bertako haize bortitzen, olatu handien eta ekaitzen ondorioz.
Maiatzaren 25-26
“Victoria” ontziaren pilotua zen Frantzisko Alboren oharren arabera, ontziak, Sevillatik irten zenetik, 24 orduan egindako distantzia handiena zeharkatu zuen: 300 itsas milia (560 km inguru), 12,60 korapiloko batez bestekoarekin.
Azkenean, aldeko haizeek bultzatuta, “Victoria” ontzia arin abiatu zen ipar-mendebalderantz. Edonola ere, ur eta elikagaien eskasiaren ondorioz, hainbat itsasgizon egin hil ziren.
1522ko uztailaren 1a
Bozketa egin zuten bidaiarekin jarraitu edo Portugalgo Cabo Verde uhartedian lehorreratu. Gehiengoak Cabo Verdera joatea erabaki zuen.
Sierra Leona
Cabo Verde
uharteak
Geldialdia
Cabo Verden
Akituta, gosez eta egarriz hiltzeko zorian, portugaldarren lurralde batean lehorreratzeko erabaki arriskutsua hartu zuten.
Iparrorratza
Txinatarrek sortu zuten II. mendean eta iparralde magnetikoa seinalatzeko magnetizatutako orratz bat erabiltzen duen orientazio-tresna bat da.
Santo Antão uhartea
Sal
uhartea
Maio
uhartea
Santiago
uhartea
Fogo
uhartea
Brava uhartea
São Nicolau
uhartea
Santa Luzia
uhartea
Boa
Vista
uhartea
São Vicente
uhartea
Txalupak bi joanaldi egin zituen arroz bila, baina alferrik. Hirugarren egunean, portura bidali zuten 13 gizonekin, eta ez zen itzuli.
Uztailaren 9an, Portugalgo uharteak begiztatu zituzten. Hilaren 14an, Santiago irlako hegoaldeko badia batean ainguratuta, Elkanok txalupa uretaratzeko agindua eman zuen, elikagaien bila joan zitezen. Amerikatik zetozela esan behar zuten, trinketa hautsi zitzaiela.
Hurrengo egunean, portugaldarren itsasontzi bat gerturatu zen “Victoria” ontzira, eta falta ziren gizonak atxikita zituztela jakinarazi zieten. “Victoria” agintariei eman ziezaien eskatu zieten.
Elkanok aingurak jasotzeko agindua eman zuen. Belak zabalik egin zuten ihes, branka hegoalderantz begira portugaldarrak nahasteko. Atxikitako 13 itsasgizonak geroago askatu zituzten Karlos V.a erregearen bitartekotzari esker.
Bidaiaren azken atala gogorra izan zen: 21 gizon besterik ez zuten, asko gaixorik, eta itsasontzia hondatuta zegoen. Xukatzeko ponpa berebizikoa izan zen, ura kindurtzara sartzen zen eta.
Cabo Verdera iristean, kalkulatutakoa baino egun bat gutxiago zela konturatu ziren. Pigafettak horren inguruan honako hau idatzi zuen: “Gerora jakin genuen ez ginela erratu; izan ere, mendebalderantz nabigatu genuen etengabe, eguzkiaren noranzkoari jarraiki, eta, puntu berdinera heldu ginenez, hogeita lau ordu irabazi behar izan genituen puntu berdinean jarraitzen zutenekiko. Horren inguruan hausnartu besterik ez dago konturatzeko”.
Iritsiera Gaztelara
Etxetik hain hurbil, baina, aldi berean, hain urrun sarraskitutako tripulazioarentzat. 18 gizon, 3 aborigen eta hondoratzen ari zen itsasontzi bat besterik ez ziren heldu. Azken ahalegin ikaragarri bat egin zuten lehendabizikoz Lurrari bira emateko.
Hondarrezko erloju baten moduko gailu bat erabiltzen zuten itsasontziaren kokapena eta abiadura neurtzen laguntzeko.
Azore
uhartedia
Azken txanpan iparralderantz jo zuten nabarmen ekialdetik mendebaldera dabiltzan alisio haizeak saihesteko.
Abuztuaren 6a
Azore uhartedia istriborrean zutela nabigatu zuten. Uharte horiek, portugaldarrenak izan arren, ez ziren lurralde arriskutsuaren parte; Amerikatik itzultzen ziren itsasontzi gaztelauen ibilbidean zeuden.
Sevilla
Sanlucar
Kanaria
uharteak
Cabo
Verde
Irailaren 4a
Goizean San Bizente lurmuturra begiztatu zuten.
Uharteen iparraldean, hego-ekialderantz biratu eta Sanlucarrerantz abiatu ziren. Europa harrikada batera zegoen!
1522ko irailaren 6an Sanlucarrera heldu ziren.
Ia hiru urte ziren portu beretik irten zirela historiako lehen itzulbidaia egiteko. Portuan ainguratu zuten eta Elkanok gutun bat bidali zion erregeari; “Mundu osoari bira eman diogu”, zioen.
“Victoria” ontzia atoian eraman zuten Guadalquivir ibaitik, eta irailaren 8an bota zituzten aingurak Sevillako kaian.
Hurrengo egunean, itsasgizonek euren promesa bete zuten. Oinutsik, alkandoraz eta kandela bat eskuan zutela, Trianako Garaipenaren Andre Mariarengana erromesaldia egin zuten.
Entzunaldia erregearekin
Karlos V.ak Elkanori agindu zion berandu gabe gortean azaltzeko. Euskal kapitaina Valladolidera abiatu zen Francisco Albo pilotuarekin, Hernando de Bustamante bizarginarekin (medikua) eta Moluketatik ekarritako aborigenekin.
Erregeak kapare izendatu zuen Juan Sebastian Elkano, eta urrezko 500 dukateko biziarteko pentsioa eta armarri bat eman zizkion.
Lur globoa honako inskripzio honekin: “Primus circumdedisti me” (ni inguratzen lehena izan zinen).
Elkanotarren jatorrizko armarria:
urrezko gaztelua zelai gorri heraldikoan.
Intxaur muskatuak eta usain-iltzeak.
Kanela-zotz bi gurutzatuta.
Espezia-makilak dituzten Moluketako bi erregek eusten diote armarriari.
“Victoria” itsasontziaren kargamentua (27 bat tona iltze, piperbeltz eta beste espezia batzuk) nahikoa izan zen espedizioko gastu guztiak amortizatzeko.
Lau urte geroago hil zen Juan Sebastian Elkano 1526ko abuztuaren 6an. Pozoituta hil zen Ozeano Barean jandako arrain baten ondorioz, Moluketara egiten zuen bigarren bidaian.
Magallaesek Espezien Uharteetara Patagoniako itsasartetik heltzeko aurkitu zuen ibilbidea luzeegia eta arriskutsuegia zen; hortaz, ez zuen arrakastarik izan.
1529an, Carlos V.a erregeak Zaragozako ituna sinatu zuen. Horren ondorioz, Moluka uharteen gainean zituen eskubideei uko egin zien urrezko 350.000 dukaten truke.
Cristobal de Harok, bidaiaren finantzatzaile pribatuak, “Victoria” ontzi beteranoa konpondu eta enkantean ipini zuen 1523ko otsailean. Orduan, Esteban Centurion genoar merkatariak erosi eta “Victoriak” nabigatzen jarraitu zuen 1570ean Antilletatik Sevillarako bidaia batean galdu zen arte.
Bornei
Lema-
pala
Primer viaje en torno del globo, Antonio Pigafetta.
Magallaes, Stefan Zweig.
Derrotero del viaje al Maluco, Francisco Albo.
Revista Española de Defensa – 361. zk – 2019ko maiatza.
Elkano Fundazioa.
www.rutaelcano.com | Munduari lehen itzulingurua.
(e)n ekoizpena
(r)entzat
DOKUMENTAZIOA
MAGALLAES | ELKANO
Lurraren lehen zirkumnabigazioa
Itzulera bidaia
Abiatzea
Elkanoren erabakia
Geldialdia Cabo Verden
Iritsiera Gaztelara
DOKUMENTAZIOA ETA KREDITUAK