LOCALIZACIÓNEL ANTIGUO EDIFICIOEL PARLAMENTOIZARO: EL SÍMBOLOCRONOLOGÍA
Itsasoratu baino lehen, 1519ko abuztuaren 10eko goizean, tripulazioak meza egin zuen Trianako Santa Maria de la Victoria elizan (gaur egun desagertuta).
Eguerdiaren ostean, Muelas portuan amarratutako itsasontziak Sanlucar de Barramedarantz abiatu ziren Guadalquivir ibaian zehar.
Otsailaren 24a
Itxaropenez bete ziren berriro ere San Matias golkora heldu zirenean. Magallaesek itsasontzi txikienak badia handi hura esploratzera bidali zituen, baina igarobidea aurkitu gabe itzuli ziren.
Bidaiaren arriskua kontuan hartuta, bere gizonek jarraituko ez zioten beldur, Magallaesek sekretupean gorde zuen benetako ibilbidea.
Egun batzuk eman zituzten Sanlucarren itsasontziak hornitzen amaitzeko. Irailaren 20an, Kanaria uharteetarantz abiatu ziren, eta 26an heldu ziren Tenerifera. Bertan, bi portutan lehorreratu ziren, eta urez eta ikatzez hornitu ziren.
Magallaes itsasartea
“Piramide formako adaburua du”.
Urtarrilaren 10a
Rio de la Plata ibaiaren bokalera heldu, eta bertako mendi bat Montevidi izendatu zuten, egungo Montevideo.
Magallaesek “Santu guztien itsasartea” izendatu zuen.
Hegoalderantz abiatu ziren, Sierra Leonarantz, eta, bertan, mendebalderantz biratzea agindu zuen. Joan Cartagenakoak komandanteari eskatu zion itsasbidea ezagutarazi ziezaion, baina Magallaesek azalpenik eman ez eta girgiluz atxilotu zuen.
“Fruitua zuria da; heltzean, gorritu egiten da; eta beltz bihurtzen da idortzean”.
Joan Cartagenakoa eta Pedro Sanchez de la Reina elizgizona San Juliango hondartzetan abandonatu zituzten.
Nabigazioa konplexua izan zen kanala erdibitzen zen punturaino. Orduan, Magallaesek agindu zuen Alvaro de Mezquita bere lehengusua kapitain zuen “San Antonio” itsasontziak eta Juan Serranoren agindupeko “Concepcion” ontziak hego-ekialdeko kanala iker zezaten. Bien bitartean, hego-mendebaldeko kanalerantz abiatu ziren “Trinidad” eta “Victoria” ontziak, azken hori, Duarte Barbosa Magallaesen koinatuaren agindupean.
Pigafettak honako hau adierazi zuen uharte horietako biztanleen inguruan:
“Kanoetan gerturatu ziren gure itsasontzira, igo, eta, galarazteko aukerarik eman gabe, eskura zutena lapurtu ziguten”.
Hegoalderantz nabigatzen jarraitu zuten Patagoniako kostalde idor eta ezatsegina inguratuta. Klima eta haizea gero eta hotzagoak ziren.
Indultatutako gizonetako bat Joan Sebastian Elkano izan zen.
“Manzorrek oinetaraino heltzen zitzaion gona bat eta urrez brodatutako mahukadun alkandora bat zeramatzan”..
Martxoaren 31
San Julian izendatu zuten portu naturalera iritsi ziren. Bilatzen ari ziren igarobidea hura ez zela ziurtatu ostean, ainguratu eta Magallaesek negua han pasatzea erabaki zuen.
Gaspar Quesada kapitainari burua moztu zioten.
“Haren ondoan, haur bat zegoen, sultanaren semea, errege-makila eskuetan”.
“Sultanari 4 lagunek lagundu zioten, bakoitza urrezko edalontzi bat eskuetan. Horietako bitan, ura zekarten; beste bietan, murtxikatzeko betela”.
Asteartea, azaroaren 29a
Zelatari batek “Lurra!” oihukatu zuen. Bost itsasontziak Brasilgo kostaldera heldu ziren. San Agustin lurmuturrean ainguratu ziren; ura eta elikagaiak ontziratu, eta trukean jardun zuten bertakoekin.
Ozeano Barea
Magallaesen ustetan, Ozeano Barea askoz ere txikiagoa zen eta Asiara helduko ziren aste gutxitan. Hori dela eta, ez zuen hornidurarik hartu zeharkatu baino lehen
Matxinatutako Luis de Mendoza kapitainari gutun bat eramateko aitzakiarekin, itsasgizonak ontzira igo ziren. Gomez de Espinosak gutuna eman zion Mendozari, eta, horrek irakurri bitartean, sastada batez erail zuen. Magallaesi leialak ziren beste gizon batzuek eraso egin eta itsasontzia eskuratu zuten.
Azpijoko bizkor horren bitartez, matxinoak ustekabean harrapatu eta jarrera aldatzera behartu zituzten.
Itsasoratu baino lehen, urriaren 3an, karabela bat heldu zen Magallaesentzako mezu sekretu batekin haren aitaginarreba Diego Barbosaren partez. Mezu horretan, Joan Cartagenakoa buruzagi militarrarekin kontuz ibiltzeko aholkatu zion. Kapitain espainolak ez ziren portugaldarraz fidatzen.
Bidaia
Otsailaren 24a
Itxaropenez bete ziren berriro ere San Matias golkora heldu zirenean. Magallaesek itsasontzi txikienak badia handi hura esploratzera bidali zituen, baina igarobidea aurkitu gabe itzuli ziren
“Manzorrek oinetaraino heltzen zitzaion gona bat eta urrez brodatutako mahukadun alkandora bat zeramatzan”.
“Santiago” itsasontzia, txikiena, Serraoren gidaritzapean, hegoaldera bidali zuten esploratzera. Ekaitz baten ondorioz, Santa Cruz ibaiaren bokalean talka egin, eta erabilezin geratu zen. Bertako bi itsasgizonek San Julianera heltzea lortu zuten 11 eguneko bidaiaren ostean gainontzekoei abisatzeko.
Portua badia handi bat zen, Patagoniako korronte eta haize bortitzek inguratua. Bertako lur idor eta bakartietan negu-kuartelak egin zituzten 5 hilabetez.
Harremana izan zuten indigenekin, eta "patagoniar" izendatu zituzten altuak zirelako eta oin handiak zituztelako. Lagunkoiak ziren, eta arkua eta geziak zeramatzaten.
Magallaesek Montecristo izendatu zuen muino batean gurutze bat kokatzea agindu zuen, gaur egungo Wood mendian, hain zuzen ere.
Ozeano
Atlantikoa
San Julian portua
San Matias golkoa
Solis ibaia
(Rio de la Plata ibaia)
Gizakientzat hain higuingarriak izaten diren arratoiak aparteko jaki bihurtu eta, horietako bakoitzaren truke, dukat erdi ere ordaintzera heldu ziren batzuk.
Magallaesen heriotza
Humabonek, Cebuko rajak, gaztelauei tributua ordaintzea agindu zuen, baina Mactan uharteko buruzagietako bat, Cilapu Lapu, ordaintzearen aurka agertu zen.
Mactango biztanleek europarrak bota zituzten gezi eta lantzekin.
Portugaldarrak egiaztatu zuen Lisboan kontsultatutako mapak oker zeudela. Hala eta guztiz ere, europarrek nabigatu gabeko itsasoetan zehar hegoalderantz bilatzen jarraitzea erabaki zuen, tripulazioaren gehiengoak Penintsulara itzultzeko eskatu arren.
Santa Cruz ibaia
Virgenes lurmuturra
Bi egun geroago, Santa Cruz ibaiaren bokalera heldu ziren. Bertan, Magallaesek berriro ainguratzea erabaki zuen eguraldi kaskarra zela eta. Urriaren 18ra arte izan ziren bokalean, eta berriro ere itsasoratu ziren 53 egun igarota.
1520ko urriaren 21a
Santa Cruz portutik irten eta hiru egun geroago, Virgenes lurmuturra inguratu eta, jakin gabe, hainbeste irrikatutako Scotia itsasorako igarobidean sartzen hasi ziren.
1520ko abuztuaren 24a
Udaberria gertu zutela eta eguraldi hobearekin, ontzidia berriro ere itsasoratu zen Joan Cartagenakoa eta Pedro Sanchez de la Reina elizgizona bertan abandonatuta. Ez zen sekula gehiago horien berririk izan.
Joan
Cartagenakoa
Pedro Sanchez de
la Reina elizgizona
Montevidi
(Montevideo)
Magallaesek uste izan zuen aurrean zuten badia mendebaldera heltzeko igarobide desiratua zela. Orduan, ontzidia bitan banatu eta 15 egunez aztertu zuen ingurua. Azkenean, ohartu zen hura ez zela bi ozeanoen arteko itsasartea, ibai izugarri zabal bat baizik.
Ecuador
Solis ibaia
(Rio de la Plata ibaia)
Sanlucar
San Agustin lurmuturra
(Cabo Branco)
Sevilla
Rio de Janeiroko badia
Kanaria
uharteak
Tenerife
uhartea
Brasil
Sierra
Leona
Cabo
Verde
Santa Cruz
Portugaldarrak bere boterearengan uste osoa zuen, eta espainolei lagundu zieten Humaboni eta haren mendekoei begira geratzeko agindu zien. Baina europarrak ura gerritik zutela jaitsi ziren txalupetatik, eta ezin izan zuten aurrera egin 1.600 bat bertako biztanlek inguratu baitzituzten. Magallaesek hainbat gezi- eta lantza-eraso jaso eta hil egin zen. Harekin batera, beste 7 gizon erail zituzten.
Bohol uhartea
Cebu uhartea
Mactan uhartea
Cebuko
portua
Maiatzaren 2a
Hiru ontziekin jarraitzeko 114 gizon nahikoa ez zenez, “Concepcion” erre zuten hornigaiak gainontzeko ontzietara eraman ostean. Juan Sebastian Elkano izendatu zuten “Victoriaren” kapitain.
Joao Lopes Carvalho portugaldarra bihurtu zen espedizioaren buru berri. “Trinidad” itsasontzia zen nagusi, eta hori gerturatu zen kostaldera, etxeen kontra kanoikatzeko. Horren ostean, itsasontziak hegoalderantz abiatu ziren, Bohol uharteraino.
“Trinidad” eta “Victoria” Fortescue badian lehorreratu ziren. Badia horretara heltzen zen, sardina ugari zeramatzanez, Sardinen ibaia izendatu zutena
“San Antonio” eta
“Concepcion” itsasontziak
“Trinidad” eta
“Victoria”
itsasontziak
Sardinen
ibaia
“San Antonio”
eta “Concepcion”
itsasontziak
Virgenes
lurmuturra
Juan Fernandez
artxipelagoa
Ozeano
Barea
Hasiera batean, iparralderantz abiatu ziren klima hobeen bila. 36 graduko latitudean, ipar-ekialderantz biratzen hasi eta geroago Juan Fernandez izendatutako artxipelagoaren iparraldetik igaro ziren
Belazurrunak forratzeko larru puskak ateratzen zituzten; hasiera batean, egurrarekin behin eta berriz igurzteagatik sokak ez apurtzeko erabili izan zuten. Baina momentu latz hartan, egurats zabalak gogortutako larru hori lauzpabost egunetan bustitzen zuten itsasoko uretan, biguntzeko. Gero, txingarren gainean ipini eta jan egiten zuten.
Egunak mantso igarotzen ziren. Itsasgizonak gose handia eta gaixotasunak pairatzen hasi ziren. Hardundutako eta arratoien gernuz bustitako bizkotxoa jaten zuten, eta ibilbidean zehar usteldutako ura edaten zuten.
Heriotzara kondenatu zituzten matxinatutako 40 gizon, baina Magallaesek ia guztiak barkatu zituen, beste arrazoi batzuen artean, ontziak gidatzeko behar zituelako.
Almiranteak euren iritziei entzungor egiteaz eta itsasbidea ez ezagutzeaz nekatuta, matxinatu egin ziren kapitain gaztelauak: Joan Cartagenakoa, Antonio de Coca, Gaspar Quesada eta Luis de Mendoza. Matxinoen esku geratu ziren “Concepcion”, “San Antonio” eta “Victoria” itsasontziak. Sebastian Elkano bera ere matxinoa izan zen “San Antonio” ontziaren kapitain izendatuta.
Gomez de Espinosa eta horren gizonak “Victoria” ontzira gerturatu ziren.
Portugalgo almiranteak ez zuen denborarik galdu. Ontzidiko aguazila eta Gonzalo Gomez de Espinosa arma-maestrea “Victoria” ontzira bidali zituen bost gizonekin batera. Hori ere, “San Antonio” ontzia bezala, matxinoen esku zegoen.
1521eko apirilaren 27a
Itsasarte bat dago Cebuko portuaren eta Mactan uhartearen artean. Magallaesek agindu zuen bertara heltzea 3 txalupa eta 20 gizonekin. Horren asmoa zen buruzagi errebeldeari eskarmentu bat ematea eta bere boterea erakustea aliatu berriei.
Martxoaren 28a
Massawa uhartean (Limasawa) lehorreratu ziren. Enrique, Magallaesen esklabu, bertakoekin komunikatu zen malaysieraz. Pigafettak, uhartera jaitsi zenean, Colambu rajaren harrera ona jaso zuen. Bertakoek ongietorria egin zieten, meza antolatu zuten eta gurutze bat eraiki zuten muino batean.
Apirilaren 7a
Cebuko portuan sartu ziren. Bertan, merkataritza esklusiboko eta laguntasuneko itun bat sinatu zuten Humabon rajarekin. Halaber, rajaren eta horren mendekoen bataio-zeremoniak antolatu zituzten. Gaztelako erregearekiko sumisioa zin egin zuten denek.
Massawa uhartea
Suluan
uhartea
(Homonhon)
Bertakoak lagunkoiak izan ziren europarrekin hasieratik.
Astrolabioak aukera ematen zien izarrek zeruan zuten kokapen eta altuera ezagutzeko, ordua eta latitudea jakiteko.
Joao Serrao, “Concepcion” eta “Victoria” itsasontzien buru gisa.
Duarte Barbosa portugaldarra, Magallaesen koinatua, “Trinidad” ontziaren kapitain gisa.
Magallaes hil zenez, ontzidiaren kapitain berria izendatu beharra zuten. Interes-gatazkak desadostasuna sortu zuen, baina, azkenean, bi gizonek hartu zuten agintea:
El 1 de noviembre de 1520, Esteban Gómez depuso a Álvaro de Mezquita y tomando el mando de la San Antonio hace poner rumbo a Castilla a donde llegarán en mayo de 1521.
Adostutakoaren arabera, Magallaes eta horren gizonak ontzidia erdibitu zen tokira heldu ziren, baina “Trinidad” baino ez zuten aurkitu bertan.
Azaroaren 22a
Sardinen ibaitik abiatu ziren
Cabo
Deseado
lurmuturra
Cabo Deseado lurmuturreraino jarraitu eta bertan ainguratu zuten. 1520ko azaroaren 28an, itsasartean 38 egun igaro ostean, geratzen ziren hiru itsasontziak uren baretasunaren ondorioz izendatutako Ozeano Barean sartu ziren.
Lehendabizikoz, Magallaesek bere kapitainekin kontsultatu, eta, itsasartea aurkitu zutenez, sartaldetik Moluketarantz jarraitzea erabaki zuten, itsasarte hori aurkitzea baitzen espedizioaren helburu nagusia.
Almiranteak “Victoria” bidali zuen hego-ekialdera “San Antonioren” bila, baina haren zantzurik gabe itzuli zen. Orduan asmatu zuten, eguraldi onaren ondorioz, “San Antoniok” ihes egin zuela. Ontzidiak itsasontzirik handiena eta hoberen hornitutakoa galdu zuen.
1520ko azaroaren 1ean, Esteban Gomezek Alvaro de Mezquita kargutik kendu, eta, “San Antonioren” agintea bereganatuta, Gaztelarantz abiatu ziren. Bertara, 1521eko maiatzean heldu ziren.
Gauez, hegoaldeko kostaldean bizi ziren indigenek piztutako suak ikusi zituzten. Eskualde hori Suaren Lurraldea izendatu zuten.
Enriquek entregatuta, uhartera gerturatu ziren 29 itsasgizonetatik 24 hil ziren, besteak beste, Duarte Barbosa eta Joao Serrao kapitainak eta Andres de San Martin nabigatzaile aditua.
Enriquek, Magallaesen esklabuak, Mactango guduan arriskurik gabeko zauri batzuk pairatu eta bere askatasuna eskatu zuen, nagusia hilda baitzegoen. Hala eta guztiz ere, Barbosak askatasuna ukatu egin zion.
Maiatzaren 1ean, Cebuko erregeak kapitainak jaialdi batera gonbidatu zituen harrera egiteko aitzakiarekin, baina, benetan, segada bat izan zen.
Itsasoa! Itsasoa!
Roldan de Argoteren agindupeko aitzindari taldea berri onarekin itzuli zen.
Txalupa batean, lau gizon bidali zituzten mendebalderantz, itsasartearen bokalearen bila. Hiru egunera, berri onekin itzuli ziren; bokalea aurkitu zuten.
Otsailaren 13a
Ekuatorea zeharkatu zuten.
Lapurren
uhartea
(Guam)
Indiako
ozeanoa
ASIA
EUROPA
AMERIKA
1521eko urtarrilaren 24a
Uhartetxo bakarti batzuk topatu zituzten, baina arrezife batek bidea moztu eta aurrera jarraitu behar izan zuten.
Martxoaren 6a
Guam uhartera heldu eta Lapurren Uhartea izendatu zuten.
Martxoaren 17a
Suluan uhartera (Homonhon) heldu eta bertan geratu ziren martxoaren 25era arte. Edateko urez hornitu ziren, trukean jardun zuten bertakoekin eta bi denda eraiki zituzten gaixoak osatzeko.
Ozeano Atlantikoan
zeharreko ibilbidea
“Concepcion” eta “San Antonio” itsasontziak mendebalderantz irekitzen zen bidea ikertzeaz arduratu ziren.
Handik hiru egunera, galdutzat jo ondoren, “Trinidad” eta “Victoria” itsasontzietako tripulazioak “San Antonio” eta “Concepcion” gerturatzen ikusi zituen. Berri onak ziren; kanala ur gazikoa zen, eta itsasaldi erregularrak zituen.
Gau hartan, ekaitz bortitz batek “San Antonio” eta “Concepcion” sartalderantz bultzatu zituen. Bertan, badia batera heltzen zen kanal estu bat zeharkatu zuten, eta, aurrerago, beste kanal bat.
“Trinidad” eta “Victoria” itsasontziek badiaren kanpoko aldea aztertu zuten.
Mactán uhartea
Cuipit
Mindanao
Celebesko itsasoa
Suluko itsasoa
Hegoalderantz nabigatu eta Cuipit portura iritsi ziren. Bertan, Mindanaoko erregearekin itun bat sinatu zuten, eta Pigafettak erregearen jauregia bisitatu eta uhartearen zati bat ezagutu zuen.
Cuipit portu garrantzitsua zen; uharteetako merkataritzarako junko ugari lehorreratzen ziren bertan.
Bornei
Borneo
Hilabeteetan zehar, uharteen labirintoan gora eta behera ibili ziren Moluken bila. Bitartean, Magallaesek ezarritako diziplina galduta, frikunkerietan eta itsaslapurretan ibiltzen ziren tripulatzaileak.
Uztailaren 8an, Borneo inguratzen ari zirela, Borneira (Brunei) heldu ziren, eta Siripada rajaren mendekoek egin zieten harrera.
Pigafettaren arabera, Bornei hiri erraldoia zen, eta etxeak uraren gaineko harroin mardulen gainean eraikita zeuden. Bertako biztanleak Mahoma gurtzen zuten.
Rajak gonbidapenak luzatu zizkien Gonzalo Gomez de Espinosari, Juan Sebastian Elkanori, Antonio Pigafetta eta beste 4 gizoni.
Bitartean, Carvalho kapitain jeneralak bahituri hartu zuen junko batean bidaiatzen ari zen hurbileko Luzon uharteko erregearen semea. Geroago askatu zuen “Trinidad” ontzian zuen kamarotera eraman zituen hiru emakume eta urre mordo baten truke.
Balabac uhartea
Hiru aste geroago, Borneotik irten eta nabigatutako ibilbidean atzera egin zuten gaur egun Balabac izena duen uharteko portu segururaino. Itsasontziak konpondu zituzten han
Irailaren 16an, itsasgizonek Carvalho auzipetu eta Gonzalo Gomez de Espinosa (San Juliango matxinada zapuztu zuen aguazila) aukeratu zuten hori ordezkatzeko, eta Juan Sebastian Elkano, horren laguntzaile eta diruzain gisa.
42 egun eman zituzten itsasontziak karenatzen eta berregokitzen Bertan, basurde batez, arrainez eta dortokaz elikatu ziren.
Mindanao erregearen anaiak, atxilotuta, Moluka uharteetarako bidea ezagutzen zuela ziurtatu zuen, baina, egun batzuen buruan, ihes egin zuen.
Ontziak konpondu ostean, ekialderantz nabigatu zuten. Mindanaoko erregearen anaia garraiatzen ari zen itsasontzia abordatu zuten. Kontra egin zieten 7 tripulatzaileak erail eta gainontzekoak atxilo hartu zituzten.
Tidor
Osteguna, 1521eko azaroaren 7a
Sanlucarretik abiatu eta 27 hilabetera, “Trinidad” eta “Victoria” itsasontziak soilik geratzen zitzaizkiela, irrikatutako Moluka uharteak begiztatu zituzten.
Moluka uharteak
Espezia guztien artetik, iltzea izan zen jendeak gehien eskatzen zuena eta horrek bultzatu zituen ezagutzen dugun mundua hedatu zuten espedizioak.
Bi urte baino gehiago igaro ziren, hiru itsasontzi galdu zituzten eta dozenaka itsasgizon hil ziren hainbeste desiratutako Espezien Uharteetara heltzeko.
Ginea
Berria
Tidor
Morotai
Bacan
uharteak
Obira
Ternate
Moti
Makian
Kayoa
Halmahera
Indonesia
Halmaherako itsasoa
Moluketako itsasoa
Azaroaren 8ko ilunabarrean, Tidor uhartean ainguratu zuten bertako biztanleak txunditzeko kanoikadak botatzen zituzten bitartean.
Harrera bikaina jaso zuten eta Manzor sultanak Gaztelako erregearen subiranotasuna aitortu zuen. Sultanak kapitain jenerala bere piraguan hartu zuen. Pigafettak, bere apunteetan, honela deskribatu zuen jazoera:
Eskualde hartan, biltegi bat eraiki zuten iltzearen ordez trukatzeko salgaiak gordetzeko. Horietako batzuk, bidetik erasotutako junkoei lapurtutako produktuak ziren.
Ternate uhartean bizi zen portugaldar batek adierazi zien Portugalgo erregeak bazuela Magallaesen espedizioaren berri, eta hori eragozteko agindua eman zuela.
Gainera, Magallaesen laguna zen Francisco Serrao 8 hilabete lehenago pozoituta hil zela ere jakin zuten. Serraok gutunak idazten zizkion Magallaesi Moluketako espezia-guneei buruzko egoeraren berri emateko.
“Enborrak oliba-kolorea du, eta gizon batek besteko lodiera du”.
Pigafettak zuhaitz garai gisa deskribatu zuen. Horren arabera, urtean bi uzta ditu, eta mendian hazten da.
Usain-iltzearen zuhaitza
Martin Behaimen lur-globoak, kontserbatzen den zaharrenak, Amerika ezagutu baino justu lehenagoko mundua erakusten digu; hortaz, Amerika ez da bertan agertzen.
Urrearen dorrea
Zilarraren dorrea
Giralda eta
katedrala
Ekuatorea zeharkatu ostean, itsaso barea izan zuten egunetan zehar; itsasontziak ia ez ziren mugitu ere egiten eguzki itogarriaren azpian.
Abenduaren 13a
Ontziak Rio de Janeiroko badiara sartu, eta, bertan, 13 egun igaro zituzten. Tripulatzaileek harremana izan zuten bertakoekin.
Solis
ibaia
Juan
Fernandez
artxipelagoa
San Julian
portua
Primer viaje en torno del globo, Antonio Pigafetta.
Magallaes, Stefan Zweig.
Derrotero del viaje al Maluco, Francisco Albo.
Revista Española de Defensa – 361. zk – 2019ko maiatza.
Elkano Fundazioa.
www.rutaelcano.com | Munduari lehen itzulingurua.
DOKUMENTAZIOA
(e)n ekoizpena
(r)entzat
Muelas portua, Sevilla
MAGALLAES | ELKANO
Lurraren lehen zirkumnabigazioa
Bidaia
Muelas portua, Sevilla
Ozeano Atlantikoan zeharreko ibilbidea
Magallaes itsasartea
Ozeano Barea
Magallaesen heriotza
Moluka uharteak
DOKUMENTAZIOA ETA KREDITUAK