Krisi Ekonomikoa -

Lan hitzarmena

Soldatapean dauden euskal langileen %62 lan hitzarmenik gabe dago

Negoziazio kolektiboaren geldialdiak, ia 300.000 langile euskaldunen soldata, lan ordu eta beste hainbat baldintzei eragingo lioke, eta hitzarmenaren hutsunea, Espainiako lege laboralak ezarriko luke.

Euskal langileen protesta. Argazkia: EFE
Euskal langileen protesta. Argazkia: EFE
Euskal langileen protesta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko lan harremanen batzordeak aurkeztutako txostenean, ia 300.000 langileen eskubide eta lan baldintza kolokan daudela aurreikusi da. 2011ko ekitaldiko txostenean, soldatapeko langileen %62 hitzarmenik gabe dagoela adierazten da. Batzordeko presidentea Tomas Arrietaren esanetan, negoziazio kolektiboak ez balu aurrera egingo, Espainiako langileen estatutuaren arabera arautuko lirateke baldintza horiek guztiak. Hipotesiak aztertzen hasita, egun negoziatzen ari diren 125 hitzarmenak ez balira berrituko, azken lan erreformaren arabera, estatuko hitzarmenak arautuko lituzke sektoreen arabera. Baina sektore guztiak ez lirateke estatuko hitzarmenera egokituko, eta beraz, hainbat lan sektore, negoziazio kolektibotik kanporatuta geratuko lirateke eta Espainiako langileen estatutoaren esku geratuko lirateke.

Era horretara, ia 300.000 euskal langileren soldata, lan orduak eta beste hainbat baldintza lege laboralaren esku geratuko lirateke. Kasu batzuetan, enpresariek aurreko baldintzak mantendu ditzakete, baina halere, hitzarmenik gabe, nagusiek aldatu ahal izango lituzkete euren interesen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea