Ekonomia -

mercedes benz

Gasteizko Mercedesen ekoizpena etenda egongo da gaur eta bihar, Bizkaiko metalgintzako grebaren ondorioz

Lanuzteak tarteko, ez dira heldu automobilgintza enpresak behar zituen piezak, eta ondorioz, muntaketa gordina, muntaketa eta pintura arloetan geldituta egongo da produkzioa.

Mercedesen lantegia. Artxiboko argazkia: EITB Media
Mercedesen lantegia.
Mercedesen lantegia. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes-Benz enpresak Gasteizen duen lantegiak ekoizpenaren zati bat geldituko du gaur eta bihar, Bizkaiko metalgintzako grebak eragin duen hornidura faltagatik. Fabrikatzaileak sindikatuei jakinarazi dienez, lanuzteek zuzenean eragin diote enpresari, automobilgintzako enpresak hornitzaileak baititu Bizkaian.

Hori dela eta, muntaketa gordinaren sektoreko hiru txanden ekoizpena gelditu beharko du gaur, eta arratsaldeko eta gaueko txandak azken muntaketaren eta pinturaren sektoreetan. Halaber, bihar ere ez da lan egingo muntaketa, pinturaren eta muntaketa gordinaren sektoreetan. Enpresak gaineratu du prototipoen sektorean lanean diharduten beharginei lanuzteek ez dietela eragingo.

EAEko lantegi handiena da Gasteizko Mercedes, eta 5.000 bat langile ditu.

Aurretik ere izan dute eragina Gasteizko lantegian Bizkaiko metalgintzaren lanuzteek. Urriaren 29an, esaterako, ekoizpena etenda egon zen hornidura arazoengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Araba Grebak albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Albisteak Mercedes-Benz Gasteiz Burdingintza Euskadiko jaiegunak Automobilgintza