Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Greba hezkuntzan, DSBEren erreforma eta Melillako tragedia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba Hezkuntzan: ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, greba eguna dute gaur Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa errefusatzeko. Deitzaileen arabera, aurreproiektuak "egungo hezkuntza eredu duala iraunarazi egiten du".

- DSBE: Eusko Legebiltzarreko Lan eta Enplegu Batzordeak Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege proposamena onartuko du, ondoren osoko bilkuran eztabaidatu eta onartu dadin.

- Melillako tragedia: Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia du Kongresuan, ekainaren 24an Melillan gertatutako tragediaren inguruko azalpenak emateko, beste behin. Bezperan, nazioarteko hainbat komunikabidek egindako ikerketa batek proba berriak eskaini ditu, eta zabaldutako bideo batean ikus daitekeenez, gutxienez migratzaile bat hil zen Espainiako lurretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Heziberri hezkuntza plana Migrazioaren albisteak Grebak albisteak Eusko Legebiltzarra Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta