Ekonomia -

HEZKUNTZA

Nafarroako Gobernuak 767 lanpostu deituko ditu Hezkuntzan 2023tik aurrera oposizio eta meritu lehiaketetan

526 lanpostu ezohiko meritu lehiaketen bidez beteko dira, eta gainerakoak (241), oposizio lehiaketa bidez. Guztira, lau deialdi egingo dira. Merezimendu lehiaketako bi deialdiak 2023an egingo dira, eta oposizio lehiaketakoak, 2023-2024 ikasturtean.

Erizaintzako Lan Eskaintza Publikoko azterketa Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik ateratak irudia
Erizaintzako Lan Eskaintza Publikoko azterketa Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik ateratak irudia
Erizaintzako Lan Eskaintza Publikoko azterketa Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik ateratak irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 767 lanpostu eskainiko ditu 2023an eta 2024an, meritu lehiaketetan eta oposizio lehiaketetan. Guztira, lau deialdi egingo dira, bakoitzetik bina.

767 plazetatik 526 merezimendu lehiaketaren bidez eskainiko dituzte, eta 241, oposizio lehiaketaren bidez.

Ondorengoa izango da lanpostu banaketa deialdi bakoitzean. Merezimendu lehiaketako 315 plaza Estatuko irakasleen kidegotan sartzeko izango dira, eta beste 211, ostera, Nafarroako Foru Administrazioan atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten irakasle funtzionario gisa sartzeko. Oposizio lehiaketan, berriz, Estatuko irakasleen kidegotan sartzeko 100 lanpostu eskainiko dira, eta beste 141, atzerriko hizkuntza duten irakasle lanpostuetarako.

Hezkuntza Departamentuak azaroaren 18an argitaratuko ditu 767 lanpostu betetzeko lau deialdiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Europak agindu bezala, behin-behinekotasuna % 8ra murrizteko.

Ezohiko merezimendu lehiaketak 2023an gauzatuko dira. Behin horiek amaitutakoan, oposizio lehiaketako bi deialdiak burutuko dira 2023-2024 ikasturtean.

Lau deialdietarako eskabideak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 21ean hasi, eta abenduaren 21ean amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua berriak Hezkuntza sistemako albisteak Lan Eskaintzak Irakasleak azken ordukoa